(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

"Fontes" aldizkariak Satrustegiren hilondoko artikulu bat argitaratu du, gaur egungo hizkuntzaren gainbehera ardatz duena

miércoles, 26 de noviembre de 2003

Kultura eta Turismo Departamentu-Vianako Printzea Erakundeak "Fontes Linguae Vasconum" aldizkariaren ale berri bat argitaratu du, non Jose Maria Satrustegi Arruazuko ikertzailearen hilondoko artikulu bat agertzen den. Bertan, Satrustegik gaur egungo hizkuntzaren gainbeheraz hausnartu eta oratoria klasikoaren oinarrizko printzipioak aldarrikatzen ditu.



Satrustegi aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen joan zen martxoan hil arte, eta azken ale honetan Patxi Salaberri Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak lekukoa hartu izan dio zuzendaritzan.


Hitzaren artelana da Jose Maria Satrustegik "Fontes" aldizkarirako prestatu zuen azken artikuluaren izenburua. Bertan nafar euskaltzainak oratoria klasikoaren oinarrizko printzipioak laburbildu eta euskal ahozko tradizioak ezaugarri dituen literatura baliabide batzuk aipatzen ditu, gaur egun garbiki atzera egin dutenak. Egilearen ustez, azken hamarkadetan prestakuntza humanistikoak bizi izan duen ahultzeak hiztegi berariazkoaren murrizketa ekarri du eta horren ondorioz nagusitu da topiko orokorretan oinarrituriko terminologia globala, hizkuntzaren ahulezia eta gramatikaren araurik funtsekoenen urratzea.



Satrustegiren esanetan, "jostailu elektroniko, telebista eta ordenagailu ederretan trebea den teknika soilaren gizarteak egun batean tresnari ezer esatekorik gabe, zuri, antzu, gelditzeko arriskua badu".



Zuzendari berriaren agurra



Patxi Salaberri aldizkariko zuzendari berriak, berriz, aitzinsolas labur baten bidez Arruazuko akademikoak hasitako lanari jarraipena emateko asmoa adierazi eta bere nahia agertzen du "Fontes"-ek orain arteko kalitate bera izan lezan.

Aldizkariaren ale berrian, aipatutakoez landara, honako izkribu hauek agertzen dira: Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak, Koldo Artolarena; Hego-nafarreraren egituraz, Iñaki Caminorena; Navarro y riojano "yasa": ¿paleuropeo *isa/ *aisa? , Fabián González Bachillerrena; Evolución del Euskara, Pedro de Yrizarrena; Toponimia en lengua vasca de Marauri, Pedro Uribarrena eta Roberto González de Viñasprerena; eta We do not know whether Jews in Sefarad I spoke or wrote Basque, David L. Gold-ena.





Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web