(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Hezkuntza Departamentuak Hitzen kutxa eta Manual literaturazkoa liburuak erosi ditu D ereduko ikastetxeetan banatzeko

jueves, 27 de noviembre de 2003

Hezkuntza Departamentuak Hitzen kutxaManual literaturazkoa liburuak erosi ditu D ereduko ikastetxeen eta Euskal Hizkuntza eta Literaturako irakasleen artean banatzeko. CENLIT argitaletxearen argitalpenak dira, ondoko profesionalek osaturiko lantaldeak eginak: Oroitz Jauregi, Luis Miguel Sainz eta Kirmen Uribe. Koordinatzailea Jon Elordi izan da.



Hezkuntza Departamentuak argitu duenez, testu iruzkina Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculumean integratuta dago, bai eta Selektibitate probetan ere. Hortaz, liburu hauek oso tresna erabilgarriak dira testu iruzkinaren irakaste lanetan Euskal Hizkuntza eta Literatura ikasgaiaren barrenean.



Manual literaturazko liburuak adibide bidez erakusten ditu zeintzuk diren eman beharreko urratsak testu iruzkina egiteko. Manual literaturazkoa liburua Hitzen kutxa lanarekin osatzen da, literatur genero desberdinetatik hautaturiko testuen bilduma eskaintzen duena, eta testu horiek ulertzeko tenorean ikasleak gidatzen dituzten oharrak agertzen ditu.



Departamentuaren ustez, urriak dira metodologia berriari egokitutako euskarazko liburuak, testu iruzkina nola egin azaltzen dutenak. Beraz, liburuak ezinbestekoak dira aipatu ikasgaiko irakasleentzat.



Argitaletxe berak badu egitasmo bat testu iruzkinak biltzen dituen eskuliburua argitaratzeko. Gero Hezkuntza Departamentuak eskuliburu hori ere ikastetxeetan banatuko ditu.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web