(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Nafarroako Gobernuak Iraken Inteligentzia Zentro Nazionaleko zazpi kideren heriotza eragin zuen atentatu terrorista gaitzetsi du

lunes, 01 de diciembre de 2003

Gaur goizean egindako bilkuran Nafarroako Gobernuak gogor gaitzetsi du joan den larunbatean Lutayfiyahn (Irak) Espainiako Inteligentzia Zentro Nazionaleko zortzi kideren kontra burututako atentatu terrorista, haietatik bakarrik bat bizirik atera zelarik.



Alaber, Nafarroako Gobernuak bere doluminak adierazi nahi dizkie hildakoen senitartekoei, Inteligentzia Zentro Nazionalari eta Defentsa Ministeriorari, eta baita Iraken herri horrek Sadam Husseinen diktadura luzearen menpean izan ez zituen askatasuna eta ekonomia nahiz gizarte ongizatea lehenbailehen berreskura ditzan lanean ari diren espainiar guztiei.



Gobernuak Iraken diharduten tropei eta lanean ari diren laguntzaile guztiei demokraziaren, askatasunaren eta pakearen alde egiten ari diren lanaren aldeko mezua helarazi nahi die, ekimen hau inoiz baino beharrezkoagoa baita gaur egun, atentatu honek eta ia egunero Iraken burutzen diren antzeko ekintzek tamalez erakusten dutenez.



Azkenik, Nafarroako Gobernuak Nazioaren Gobernuak atentatu honen aurrean elkartasuna eta dolumina adierazteko presta ditzakeen ekitaldi guztietan parte har dezaten eskatzen die Nafarroako herritarrei eta haien ordezkariei.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web