(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Euskara Zerbitzuak ikasleendako Literatura, Etnografia eta Irakurmen Lehiaketen beste edizio bat antolatu du

viernes, 13 de febrero de 2004

Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak euskarazko Literatura Lehiaketa, "Jose Maria Satrustegi" Etnografia Lehiaketa eta "Pedro Díez de Ulzurrun" Deklamazio eta Irakurmen Lehiaketa antolatu ditu Nafarroako Ikastetxeetako ikasleek parte har dezaten.



Hiru lehiaketa hauetan lanak aurkezteko epea apirilaren 2ko 12.00etan amaituko da. Lanak Euskara Zerbitzuan (Sto Domingo, 8, 31001 Iruña) aurkeztuko dira eta hiru epaimahaietako kideek apirilaren 30a baino lehen erabakia hartuko dute. Literatura eta Etnografiako lanak plegu sistemaren bidez aurkeztuko dira. Nafarroako Gobernuak aurkezturiko lanak gordeko ditu eta argitaratu eta hedatzeko eskubidea erreserbatzen du.



Literatura Lehiaketan, narratiban nahiz olerkian, Lehen Hezkuntzako goi zikloko ikasleek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloetakoek parte hartzen ahalko dute. Lanak jatorrizkoak eta argitara eman gabeak izanen dira eta gutxienez bi orri izan beharko dute narratiban eta 20 bertso eta 4 ahapaldi olerkian. Hiru sari banatuko dira kategoria eta modalitate bakoitzean. Egile bakoitzak gehienez mota bereko bi lan aurkezten ahal ditu eta ikasle batek ezin du lehiaketa mota bakoitzean sari bat baino gehiago irabazi.



"Jose Maria Satrustegi" Etnografia Lehiaketaren xedea antzinako hainbat edesti, esaera, ipuin, haur joko eta herri ohitura edo ahozko lekuko historiak bildu, idatzi eta zabaltzea da.



Lehiaketa honetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek parte hatzen ahalko dute. Lana argitara eman gabea izanen da eta elkarrizketatutako pertsonaren euskalkian edo hizkeran emanen da. Elkarrizketatua adineko pertsona izanen da eta haren izen-abizenak, adina eta herria adieraziko da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi zinta aurkez ditzake eta zintekin batera transkripzioak aurkeztuko dira. Kategoria bakoitzeko bi sari izanen dira eta ikastetxeek 200 euroko saria jasoko dute saritutako ikasle bakoitzeko.



"Pedro Díez de Ulzurrun" Lehiaketaren helburua da euskaraz irakurtze eta deklamatze kontuan emaitza onena lortzen duten ikasgelei sari berezia eskaintzea.



Kategoria bakoitzeko sari bat izanen da eta kasu honetan ikasgelak sarituko dira eta ez banakako ikasleak. Euskara batuan nahiz literatur euskalki batean idatziko testuak irakurtzen ahalko dira. Epaimahaiak ondoko irizpide hauek hartuko ditu kontuan: abiadura aproposa, sinesgarritasuna, isiluneak errespetatu, fonetika-legeak eta ebakera arauak, azentua eta naturaltasuna. Euskara Zerbitzutik igorritako testuek eta taldeak berak aukeratutako bi irakurgaik osatuko dute proba. Irakasleek grabazio bat eginen dute kasetean edo CD-ROMean.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web