Ver más noticias de este día
Hezkuntza Departamentuak euskara erabili eta sustatzeko ekitaldi osagarriak eta eskolaz kanpokoak antolatu ditu
miércoles, 24 de marzo de 2004
Hezkuntza Departamentuak euskara erabili eta sustatzeko ekitaldi osagarriak eta eskolaz kanpokoak antolatu ditu 2004. urterako, Euskara Zerbitzuaren bitartez. Ekitaldiak A, B eta D hizkuntza ereduak dituzten ikastetxeei zuzenduta daude eta aurrekontua, denetara, 258.941 eurokoa da.
Antolatutako ekitaldi hauen bidez, aipatu ereduetako ikasleei eskaini nahi zaie Nafarroako euskarak dituen erregistro desberdinak ezagutu eta praktikatzeko aukera eta bestalde lagundu nahi zaie beren hizkuntza gaitasuna hobetu dezaten.
Programatu diren ekitaldien zerrenda honako hau da:
- Euskarazko Hezkuntza Ekitaldi Osagarriak antolatzeko dirulaguntzen deialdia. 27/2004 Foru Agindua. Eskariak aurkezteko epea 2004ko martxoaren 26an amaituko da.
- Euskal Idazleak Eskolan izeneko Kanpaina. 27/2004 Foru Agindua. Eskariak aurkezteko epea 2004ko martxoaren 26an amaituko da.
- Zentroen Hizkuntza-Berrikuntzen Proiektuetarako sarien deialdia. 27/2004 Foru Agindua. Eskariak aurkezteko epea 2004ko urriaren 8an amaituko da.
- Euskararen Lagunarteko Erregistroen erabilpen programa egiteko deialdia. 27/2004 Foru Agindua. Eskariak aurkezteko epea 2004ko martxoaren 26an amaituko da.
- 2003/2004ko Euskarazko Literatur Lehiaketa. 27/2004 Foru Agindua. Eskariak aurkezteko epea 2004ko apirilaren 2an amaituko da.
- 2003/2004 ikasturteko "Jose Maria Satrustegi" Etnografia Lehiaketa. 27/2004 Foru Agindua. Eskariak aurkezteko epea 2004ko apirilaren 2an amaituko da.
- 2003/2004 ikasturteko "Pedro Díez de Ulzurrun" Irakurmen eta Deklamazio Lehiaketa. 27/2004 Foru Agindua. Eskariak aurkezteko epea 2004ko apirilaren 2an amaituko da.
- 2003/2004ko Bertso Idatziaren Eskolarteko Lehiaketa. 27/2004 Foru Agindua. Eskariak aurkezteko epea 2004ko apirilaren11an amaituko da.
- Ikastetxeetako Antzerki Topaketa. 27/2004 Foru Agindua. Eskariak aurkezteko epea 2004ko martxoaren 26an amaituko da.
- Bigarren Hezkuntzako Mintzaldi zientifiko eta teknikoak, Elhuyar elkartearen laguntzaz. 70/2004 Ebazpena. 50 mintzaldi adjudikatu dira 23 ikastetxetan.
- "Solaskide" programa mintzamena indartzeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan. 71/2004 eta 72/2004 Ebazpenak. Mintzamena indartzeko ekitaldiak 24 ikastetxetan adjudikatu dira.
- Udako Prestakuntza Ekitaldiak euskaraz, A ereduaren Kanpalekuak, Arantza 2004. 147/2004 Ebazpena. Eskariak aurkezteko epea 2004ko martxoaren 31an amaituko da.
- "Bertso Eskola" eskolaz kanpoko ekitaldiak Nafarroako ikastetxeetan egiteko dirulaguntzen deialdia. 196/2004 Ebazpena. Eskariak aurkezteko epea 2004ko apirilaren 24an amaituko da.
Deialdi hauek guztiak, ikasturte honetan dagoeneko martxan daudenei gehitzen zaizkienak, urte hasieran argitaratzen dira ikastetxeek egiten dituzten hizkuntza indartze ekitaldien programazioa errazteko.
Informazio gehiago eskuratzeko: Euskararen Zerbitzua, tfnoa. 848 42 65 93.