(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Nafarroako Etxebizitzari Babes Publikoa emateko Foru Lege proiektua onetsi du Gobernuak

martes, 30 de marzo de 2004

Nafarroako Etxebizitzari Babes Publikoa emateko Foru Lege proiektua onetsi du Gobernuak gaurko bilkuran Konstituzioan aipatzen den etxebizitza duin eta egokia disfrutatzeko eskubidea Nafarroako Erkidegoan bermatzeko helburuz. Foru Lege proiektu honen bidez, etxebizitza babestuaren eskaintza sustatu nahi da benetako beharrei ahalik eta gehien egokitu arte. Halaber, proiektuak etxebizitza eta lurzoru arloko kalitatearen sustapen eta kontrolerako neurriak arautzen ditu.


Etxebizitzen eraikuntza.


Foru Lege proiektua Parlamentuan eztabaidatuko da eta orain arte, Gobernuak onetsi baino lehen, igorri izan da ordezkaritza handiena duten enpresarien eta sindikatuen erakundeetara bai eta ondoko erakunde hauetara: Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa; Abokatuen Elkargoa; Sustatzaile eta Eraikitzaileen Elkartea; Iruñerriko Lurzoru eta Etxebizitzaren Mahaia; Toki Araubidearen Foru Batzordea, eta Nafarroako Gobernuko Departamentu desberdinetara.



Izan ere, proiektuan ondoko erakundek eginiko iradokizunak sartu izan baitira: Abokatuen Elkargoarenak, Sustatzaile eta Eraikitzaileen Elkartearenak, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioarenak, Ekonomia eta Ogasun eta Toki Administrazio Departamentuenak eta Gazteriaren Zuzendariordetzarenak.


Nafarroako Etxebizitzari Babes Publikoa emateko Foru Lege proiektuak baditu 43 artikulu, bost titulu, sei kapitulu eta 4 sekziotan biltzen direnak. Horrez gain, badira hamar xedapen gehigarri, zazpi xedapen iraunkor eta sei azken xedapen. Proiektuan, besteak beste, ondoko alderdi hauek aipatzen dira: adjudikazio baremo bakarra eta derrigorrezkoa; etxebizitza babestuen erabilpen, gozamen eta edukitze mugak; eta etxebizitza babestu mota desberdinen baldintzak.

Documentación:
3003go20.doc

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web