(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Nafarroako ikasleek eginiko 1.200 lanetik goiti hautatu dira Bertso-Paperak Lehiaketarako

miércoles, 26 de mayo de 2004

Nafarroako ikasleek eginiko 1.200 lanetik goiti aurkeztu dira aurten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen “Bertso-Paperak” Lehiaketara. Lan sarituak liburu batean argitaratuko da ikastetxeen artean zabal daitezen.


Aurten hautaturiko lanetatik 282 Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleenak dira; 683 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoenak; 141 Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetakoenak; eta 107 lan Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleenak. Hortaz, denera, 1.213 lan hautatu dira.


Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak “Bertsolaritza Eskolan”, “Bertso Eskola” eta “Bertso Paperak” izeneko ekitaldiak antolatzen ditu gaur egun, Nafarroako Bertsolarien Elkartearen laguntzaz, Ikastetxeei aukera emateko Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculumean bertsolaritza sartzeko.


“Bertsolaritza eskolan” ekitaldiaren bidez, 19 ordu eskola ematen zaizkie ikasleei ikastaroan zehar. Bertsolariak eskolen edukia koordinatzen du irakaslearekin batera, hau ere bertan dago-eta. Urtero liburuxka bat argitaratzen da, programan aurreikusitako unitate didaktikoak biltzen dituena, eta hura erabiltzeko gidaliburu didaktikoa. Programa hau Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta Nafarroako 23 ikastetxetan egiten ari da.


“Bertso-Eskola” eskolaz kanpoko ordutegian egiten den ekitaldia da, nahi dutenek edo bertsotarako sena duten ikasleek praktikatu dezaten. Ikasturte honetan badira 15 talde eta 198 ikasle.


Azkenik, “Bertso Paperak” lehiaketaren helburua da jende aurrean erakustea ikastaroan zehar landu dena. Ikastetxeek lanik onenen lehen aukeraketa egiten dute.


Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak euskara erabili eta sustatzeko antolatzen dituen ekitaldi osagarri eta eskolaz kanpokoak A, B eta D hizkuntza ereduetako ikastetxeei zuzenduta daude.


Ekitaldi hauen bidez, Nafarroako euskarak dituen erregistro desberdinak ezagutu eta erabiltzeko parada eskaini nahi zaie aipatu ereduetan dabiltzan ikasleei. Halaber, lagundu nahi zaie haien hizkuntza gaitasunak hobetu ditzaten.


Bertsolaritzan aritzea baliabide garrantzitsua da ikasleen komunikazio gaitasuna garatzeko. Bertsoa poesia eta erretorikaren prozesuaren bide egokia da ahozko adierazpena aberasteko eta topagune bat da hizkuntza funtzio desberdinak dituzten gai anitz lantzeko.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web