(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Campoy kontseilariak euskarazko literaturako eskola lehiaketen sariak banatu ditu

viernes, 04 de junio de 2004

Luis Campoy Zueco Hezkuntza kontseilariak literaturako eskola lehiaketen sariak banatu ditu gaur goizean Tronuaren Aretoan. Zehatz-mehatz, kontseilariak ondoko lehiaketa hauen sariak eman ditu: Literatura Lehiaketa, "Jose Maria Satrustegi" Etnografia Lehiaketa, eta "Pedro Díez de Ulzurrun" Irakurmen Lehiaketa.


premios literarios escolares en euskera

Irabazleetako batek olerki bat irakurri du ekitaldian. ( ampliar imagen )

Aipatu lehiaketetara 600 lanetik goiti aurkeztu dira, eta horietarik 27 sarituta izan dira. Olerki eta Narratiba modalitateetako lehen sariak "Lenarriak V" izeneko liburuan argitaratu dira. Argitalpen hau, hain zuzen ere, ikasle saridunei banatu zaie ekitaldian zehar.


Olerki modalitatean, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, lehen saria (175 euro) Itsaso Agirre Garcíarentzat izan da, Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolakoa; bigarren saria (125 euro) Jone Gabarbaien Garciarentzat, ikastola berberekoa; eta hirugarren saria (100 euro) Garazi Itoizentzat, Atarrabiako Atargi Ikastetxe Publikokoa.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailen kategoria barrenean, lehen sariaren irabazlea (175 euro) Olatz Zubiri Goizueta, Goizuetako Andrés Narbarte "Xalto" Ikastetxe Publikokoa. Bigarren saria (125 euro) Maialen Huici Huicirentzat izan da, zentro berberekoa, eta hirugarren saria (100 euro) Cristina Arribillaga Blasentzat, Iruñeko Biurdana BHIkoa. Ane Taberna Etxeberriak, Goizuetako Andrés Narbarte "Xalto" Ikastetxe Publikokoak, 100 euroko akzesita irabazi du.


Edurne Bustok, Lizarrako Lizarra Ikastolakoak, lehen saria jaso du (225 euro) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleen kategorian. Bigarrena (175 euro) Lur Larraza Lópezentzat izan da, Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolakoa, eta hirugarrena (150 euro) Miren Sáez Fernández de Gaceorentzat, Lizarrako Lizarra Ikastolakoa.


premios literarios escolares en euskera

Hezkuntzako arduradunak saritutako ikasleekin. ( ampliar imagen )

Narratiba modalitateari dagokionez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, lehen saria (175 euro) Elixabet Irazoki Zelaietarentzat izan da, Berako Ricardo Baroja Ikastetxe Publikokoa; bigarren saria (125 euro) Malen Lizarraga Olanorentzat, Leitzako Erleta Ikastetxe Publikokoa; eta hirugarrena (100 euro) Maddi Sesé Agararentzat, Berako Labiaga Ikastolakoa.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleen artean, lehen saria (175 euro) Aitziber Galán Nietok irabazi du, Iruñeko Iturrama BHIkoa; bigarrena (125 euro) Bianditz Narbarte Escuderok jaso du, Goizuetako Andrés Narbarte "Xalto" Ikastetxe Publikokoa; eta hirugarrena (100 euro), Iker Tubía Barberíak irabazi du, Iruñeko Iturrama BHIkoa.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleen kategorian, lehen saria (225 euro) Iraia Etxabide Etxeberriak jaso du, Berako Labiaga Ikastolakoa; bigarrena (175 euro) Amaia Saralegi Gaintzak irabazi du, Zizurreko San Fermin Ikastolakoa; eta hirugarrena (150 euro) Anartz Gabilondo Amilibiarentzat izan da, hau ere San Fermin Ikastolakoa.


Irakurmena eta Etnografia


Leitzako Erleta Ikastetxe Publikoko "Berritsu" taldeak lehen saria irabazi du "Pedro Díez de Ulzurrun" Irakurmen Lehiaketan, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloaren kategorian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleen kategorian, irabazlea "Kontu kontari" taldea izan da, Burlatako Askatasuna BHIkoa. Barañain BHIko "Ostirala" taldeak akzesita eskuratu du. Bi sari horiek eta akzesita 500 erokoak dira bakoitza.


"José María Satrustegi" Etnografia Lehiaketari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleen kategoria, lehen saria (175 euro) Arantzako Itziar Mitxelenak, Maider Almandozek eta Ainara Aranburuk jaso dute, eta bigarrena (125 euro) Unai Loiarte Ansak eskuratu du, Goizuetako Andrés Narbarte "Xalto" Ikastetxe Publikokoa.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleen artean, lehen saria (225 euro) Joanes Lizarraga Olanok irabazi du, Leitzako Amazabal BHIkoa; bigarrena (175 euro), Iñaki Maiza Gorrotxategik jaso du, San Fermin Ikastolakoa; eta Nerea Oreja Garraldak, hau ere San Fermin Ikastolakoa, hirugarrena eskuratu du (175 euro).


Azkenik, Batxilergoaren kategorian, bigarren sari bat eman da, 175 eurokoa, Ainhoa Setuain Munguirorentzat, Iruñeko Irurrama BHIkoa.


Etnografia Lehiaketan parte hartzeagatik sarituak izan diren ikastetxeak honako hauek izan dira: Goizuetako eta Arantzako ikastetxe publikoak, Leitzako Amazabal eta Iruñeko Iturrama Bigarren Hezkuntzako Institutuak (bakoitza 200 eurorekin), eta Zizur Txikiko San Fermin Ikastola, 200 euroko bi sari jaso dituena.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web