(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Hezkuntza Departamentuak bi liburu argitaratu ditu, Nafarroako euskarari buruzko interes filologikoa dutenak

jueves, 09 de diciembre de 2004

Hezkuntza Departamentuak bi liburu argitaratu berri ditu, “Erlisionea. Eskual-Herriari dohazkon egiarik beharrenak”, Jean Pierre Arbelbide Etxeberrirena, eta “Sakanako Hiztegi Dialektologikoa”, Jose Luis Erdozia Mauleonena. Lehena Nafarroa Behereko erlijio-testua da, XIX. mendearen bukaerakoa, eta badu interes filologikoa berezia, eta bigarrena Sakanako euskalkiei buruzko ikerlana da.


"Erlisionea.Eskual-Herriari dohazkon egiarik beharrenak" liburuaren irudia

Erlisionea.Eskual-Herriari dohazkon egiarik beharrenak liburuaren irudia. ( ampliar imagen )

Bi luburu hauek gaur goizean aurkeztu dira prentsaurre baten bidez eta bertan parte hartu dute Pedro Pegenaute Garde Unibertsitate eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak eta Jean Haritschelhar Duhalde Euskaltzaindiako lehendakariak.

Bi liburuak Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2002. urtean sinatu lankidetza hitzarmenaren emaitza dira. Hitzarmenak lau urteko iraunaldia dauka eta haren bidez Nafarroako Gobernuak finantzazioa ematen du Nafarroako euskalkiei buruz egiten diren ikerketa lanetarako.


“Erlisionea. Eskual-Herriari dohazkon egiarik beharrenak” jatorrizko liburuaren faksimila da (jatorrizkoa Lillen –Frantzia- argitaratu zen, 1890ean). Egilea Jean Pierre Arbelbide Etxeberri apaiza da, Donibane Garazitik bi kilometrora dagoen Zaro herrian sortua, hortaz, Nafarroa Beherekoa. Idazlanak ezaera erlijiosoa dauka eta Euskaltzaindiak proposatuta argitaratu da, izan ere, filologia arloan balio handiko liburua baita.


“Sakanako Hiztegi Dialektologikoa”, berriz, Etxarri Aranazko Juse Luis Erdozia Mauleon Euskal Filologiako doktore eta Sakanako euskalkietako adituaren lana da. Erdoziaren liburua lexikoaren bilduma da eta bertan agertzen diren hitzak ematen dira kontestualizatuta, erabilpen ereduekin eta zein herritakoak diren zehaztuta.

Liburua osatzeko batuazko hitz-zerrenda sartu da eta hitz bakoitzak badu bere baliokide herrietako hizkeran bilaketa errazteko xedez. Liburu honen argitaratzea Nafarroako Gobernuak proposatu zion Euskaltzaindiari haren zorroztasun akademikoarengatik eta bertan agertzen diren hitz askok Akademiaren lanari begira duten interesarengatik.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web