(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Mendebaldeko pentsalari klasikoen obrak euskaraz biltzen dituen "Klasikoak" bilduma aurkeztu du gaur Sanz Presidenteak

viernes, 10 de diciembre de 2004

www.klasikoak.com web orriak 87 liburu deskargatzeko aukera ematen du dohainik


Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko Presidentea buru izanen da gaur arratsaldean "Klasikoak SA" proiektuaren aurkezpen ekitaldian. Irabazteko asmorik gabeko ekimen honek mendebaldeko pentsamendu klasikoaren ehun liburu euskaratu nahi du eta lan hauek dohainik interneten bidez zabaldu. Ekitaldia arratsaldeko 7.30etan hasiko da Iruñeko Baluarte Kongresuen Jauregian, eta Presidentearekin batera Pello Salaburu "Klasikoak, S.A." erakundeko lehendakariak eta Jose Antonio Pascual Espainiako Hizkuntza Erret Akademiako kideak ere parte hartu dute.


Orain Nafarroan aurkezten den ekimen hau Euskal Autonomia Erkidegoan aurkeztu zen iaz, Juan Jose Ibarretxek parte hartu zuen ekitaldi batean.


13 urteko lana


Klasikoak 1991ean jaio zen garai guztietako mendebaldeko pentsamenduko funtsezko ehun liburu euskaraz argitaratzeko helburuz eta "Pentsamenduaren Klasikoak" izenburupean. Orain arte 87 lan kaleratu dira ohiko liburu formatuan- Hemendik aurrera, testu hauek dohainik eskuratzen ahal dira Klasikoak proiektuaren web berriaren bidez (www.klasikoak.com). Erabiltzaileak bi formatutan eskuratzen ahal ditu liburuak: PDF edo word zipeatuta.


Ekimen honen bidez, apustu egin da izaera filosofiko eta zientifikoa duten, eta orokorrean saiakera arlokoak diren, testu hauen erabilpena eta hedapena bultzatzeko, Greziar pentsalariengandik gur garaietaraino. Web berria erreferentzi eta ohiko kontsultako orri bilakatu nahi da ikasle eta irakasleendako, unibertsitateko nahiz irakaskuntza ertainetakoendako.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web