(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Otsailaren 19an hasiko da Tafallan Haur Kantari Txapelketaren edizio berri bat

miércoles, 19 de enero de 2005

Otsailaren 19an jarriko da abian Tafallako frontoian Haur Kantari Txapelketaren edizio berri bat. Gainerako kanporaketak Burlatan, Altsasun eta Donezteben eginen dira, finala martxoaren 20an Iruñeko Gaiarre Antzokian izanen delarik.


Haur Kantari Txapelketa

Aurreko edizio bateko irudia.

Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatzen du Haur Kantari Txapelketa. Elkartea Nafarroan euskaraz abesteko dagoen ohitura aberatsa mantentzen eta bultzatzen duen erakundea da. Honen eredu den Nafarroako Haur Kantari Txapelketa, haurrei espreski bideratutakoa, duela hamar urtetik goiti ospatzen da Nafarroan. Txapelketa honek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren babesa jasotzen du.

Irakasleendako, kanta haurrak motibatzeko eta hezitzeko tresna da, eskoletako ikasleak anima daitezen. Aukera paregabea da eszenatoki baten gainean zer sentitzen den ikasteko.

Gainera, honako lehiaketek haur gehiagorekin batera parte hartzeko aukera bikaina eskaintzen diete, giro artistikoan, eta bide batez, musikaren gelako "heziketa teorikoa", praktikaren bitartez ere, bultzatzen da. Noski, beti ere garrantzitsuena parte hartzea dela jakinda.


Aurten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak urrian egin zuen txapelketarako deia. Egun hauetan, Euskara Zerbitzuak eta Euskal Kantuzaleen Elkarteak txapelketaren oinarriak, datak, lekuak eta izena emateko epea ikastetxe guztiei bidali diete.


Kanporaketa ospatzen den herri bakoitzean aldameneko herrietakoek parte hartzeko lehentasuna berezia izanen dute, eta soilik puntuaketaren arabera, aurreneko gelditzen diren hogei partaideak (talde, bikote nahiz bakarlari moduan) aurkeztuko dira finalera. Finalean kanporaketetan lorturiko puntuaketa, enpate kasuan bakarrik, hartuko da kontuan.


Kanporaketa guztiak arratsaldeko bostetan izanen dira honako data eta tokietan: otsailaren 19an Tafallako Udal Pilotalekuan, otsailaren 26an Burlatako Kultur Etxean, martxoaren 5ean Altsasuko Iortia Kultur Etxean eta martxoaren 12an Doneztebeko Bordatxo aretoan. Finala martxoaren 20an goizeko 11:00etan eginen da Iruñeko Gaiarre Antzokian


Edozein ikastetxetako LHko eta DBH.ko edozein ikaslek parte har dezake. Beraz, eskolaurreko haurrek ez dute lehiaketan parte hartuko. Euskaraz kantatzea eskatuko zaie, banaka, binaka edo taldeka (taldetan 15 abeslari gehienez jota) nahi den eran. Bi kategoria izanen dira, txikiak, 1994-1998 bitartean jaioak, eta gaztetxoak, 1990-1993 bitartean jaioak. Ikastetxe bakoitzetik gehienez 4 ordezkarik parte hartzen ahal du, bi talde, bat txikien kategoriakoa eta bestea gaztetxoena, eta beste bi ordezkari, bakarka edo binaka, nahi den eran.


Kanta zahar eta berriak eman daitezke, betiere herritar eran. Ez goi mailako polifoniaz, izan ere honelako koru eta koralek beste txapelketa bereziak baitituzte. Kantari bakoitzak lau minutu inguruko kanta bakar bat aurkez dezake.


Kategoria eta modalitate bakoitzeko lehenengo bientzat izango dira sariak. Epaimahaiak beste sari batzuk eman ditzake, betiere horretarako duen arrazoia zein den adieraziz.


Epaimahaikideak honako hauek izanen dira: Ainhoa Sanz, Burlatako musika eskolako irakasle eta Maria Eugenia kantu eskolako piano irakasle; Mikel Juaniz, Barañaingo Musika Eskolako irakaslea eta La Pamplonesako kidea, eta Ion Irazoki, Doneztebeko Musika Eskolako Zuzendari ohia eta Donostiako Txistulari bandan irakasle eta partaide.


Izen emateko epea otsailaren 14a arte irekia dago. Ezinbestekoa da abestiaren izena, egilea eta hitza eta kantari-musikarien izenak postaz, e-postaz edo faxez bidaltzea helbide honetara: Kantuzaleen elkartea, Joaquin Beunza 13 bis, 1. pisua. 31014 Iruñea, e-posta euskokultur@terra.es, faxa 948382658 eta 948141812 telefonoa.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web