(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Guztira 1.367 lan aurkeztu dira Bertsopaper Lehiaketaren aurtengo ediziora

miércoles, 18 de mayo de 2005

Osotara 54 ikastetxe ari dira parte hartzen Bertsopaper Lehiaketaren XIX edizioan eta 1.367 lan aurkeztu dira. Dagoeneko 109 sari banatu dira eskualde desberdinetan liburu batean bilduko diren beste hainbeste lani, eta maiatzaren 20an banatuko zaizkie sariak finalistei.


Bertsopaper Lehiaketaren bidez ikasleek urtean zehar “Bertsolaritza eskolan” programaren barnean ikasitakoa erakuts dezakete. Programa honetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. kurtsoetako ikasleek hartzen dute parte. Nafarroa osoko 29 ikastetxetako 39 ikastaldetako 782 ikasle ari dira bertsotan.


Lehiaketaren aurtengo kanporaketetan Iruñea eta Iruñerriko 514 ikasle aritu dira, Sakanako 247, Hegoaldeko 196, Baztango 141, Leitza eta inguruetako 134 eta Bortzirietako 125 parte-hartzaile.


Hezkuntza zikloei dagokienez, aurkeztutako lanak honela bana daitezke: 174 Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoetakoak, 1.014 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. kurtsoetakoak, 120 Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoetakoak, eta 59 Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoetakoak.


Aurtengo hamabi finalistei heldu den maiatzaren 20an, 10:30ean, Berriozarko "Mendialdea" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan emanen zaizkie sariak. Ekitaldi horretan finalistek beren bertsoak kantatuko dituzte.


Frogatu da bertsotan aritzea baliabide garrantzitsua dela Euskararen curriculumetan programatutako gaitasunak (mintzamena eta idazmena) garatzeko, bertsoak egiten direnean poesia eta erretorikoa lantzen direlako eta zernahi hizkuntza funtzio dituzten askotariko gaiak lantzeko parada ematen duelako.


Horregatik, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Bertsolarien Elkartea kontratatu zuen "Bertsolaritza eskolan" programa antolatzeko. Ikasleek ikasturtean 30 eskola-ordu hartzen dituzte, zuzenean.


Bertsotan nola egin sakontzeko, Bertso Eskolen kanpaina antolatu ohi da. Eskola orduetatik kanpo, helburua da bertsoak egiteko ahalmen hobea dutenek ahozkotasuna eta bertsoak bat-batean botatzeko poetika lantzea eta sakontzea. Ikasturte honetan 12 talde eta 162 ikasle ari dira horretan. Jarduera honen barnean eginen da heldu den maiatzaren 28an, Iruritan (Baztan) Bat-bateko Bertsoen Lehiaketa eta Bertso Eskoletako ikasle guztiek hartuko dute parte.

Documentación:
1805ed31.doc

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web