(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Nafarroako Gobernuak hiru ekimen aurkeztu ditu euskara sustatzeko

jueves, 10 de noviembre de 2005

Unibertsitate eta Hizkuntza Politikarako zuzendaria nagusia den Pedro Pegenaute Gardek Hezkuntza Departamentuaren hiru ekimen aurkeztu ditu gaur goizean euskara sustatzeko: bi liburu, bata Malerrekako ahozko tradizioari buruz eta bestea, ikasleei zuzenduta, esne ekoizpena eta horren inguruko tradizioak ardatz dituena; eta hirugarrenik, lankidetza hitzarmen bat Javier Irigaray Imaz irakaslearekin (Nafarroako Unibertsitatea) "Nafarroako herri fitonimia" izenburupean egin duen ikerlana digitalizatu eta liburu bihurtzeko. (version en castellano)


Liburuan Malerrekako ahozko tradizioak bildu dira.

Aurkezpen ekitaldian, Pegenauterekin batera Julen Calvo Jiménez, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria eta Javier Irigaray bera egon dira.


Lehen liburuaren izenburua hauxe da: "Malerreka solasean: ahozko tradizioaren bilduma / Malerreka conversando: recopilación de la tradición oral". Nafarroako Gobernuaren eta Malerrekako Mankomunitatearen finantzazioaz argitaratu da eta haren kostua 26.872 eurokoa izan da. Horietarik 13.872 euro Unibertsitate eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak eman du.


Guztira mila ale atera dira, 18 eurotan saltzen direnak, eta liburuan inkestak eta elkarrizketak bildu dira, Mankomunitateak bidalita egin direnak Ezkurra errekako herrietako biztanleei, beren euskara, euskalkien aberastasuna eta elkarrizketan agertzen diren tradizioak eta lanbide zaharrak aztertzeko asmoz.


Grabaturiko elkarrizketak ikerketa hamabi arlotan antolatu dira: familiako eguneroko bizitza; herriko bizitza; haurdunaldi eta erditzeak; haurtzaroa; ezkontzea; gaixotasunak eta sendatzeak; heriotza eta hileta-erritoak; ekonomia; historia; kultura; mitologia eta sinesmenak; eta ipuin kontaketa. Liburuarekin batera DVD bat eskaintzen da grabaketak eta bideoak biltzen dituena.


Esne ekoizpena eta horren inguruko ohiturak

Esneari buruzko liburua eta herri fitonimiaren hitzarmena

Pedro Pegenautek aurkezturiko bigarren liburuaren izenburua honako hau da: "Esne prozesua eta ohiturak / La leche: proceso y costumbres", eta ikasleei zuzenduta dago. Guztira 900 ale egin dira eta prezioa 15 eurokoa da. Hau da beste ekarpen bat aipatu Zuzendaritza Nagusiak egiten duena lanbide tradizionalen mundua haur eta gaztetxoen artean ezagutarazteko. Oraingo honetan liburuan agertzen dena da esne eta esnekien ekoizpena eta horren inguruko lanak Nafarroako Erkidegoan.




Liburuaren kostua 14.647 eurokoa da, eta kasu honetan Unibertsitate eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatu du osorik.




Azkenik, Pedro Pegenautek eta Javier Irigaray Nafarroako Unibertsitateko irakasleak (Donostiako Goi Mailako Ingeniaritzako Eskola) lankidetza hitzarmen bat egin dute gaur goizean. Hitzarmenaren arabera, Gobernuak konpromisoa hartzen du Donostian bizi den iruinseme honek Nafarroako landareen arloan egin duen ikerlana digitalizatu, diseinatu eta multimediako euskarrian editatzeko.

Lanaren izenburua "Nafarroako herri fitonimia" da. Guztira hamazazpi kapitulu dira Nafarroako beste horrenbeste eskualdeei dagozkienak eta Nafarroako Gobernuak aurreikusi duen hasierako inbertsioa 22.500 eurokoa da ekitaldi honetarako. Egileak hainbat artikulu argitaratu ditu jadanik gai honetaz "Fontes Linguae Vasconum" aldizkarian.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web