(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Euskara hobetzeko ikastaro estentsiboetan matrikulatzeko epea zabalik dago maila ez-unibertsitarioko irakasleentzat

jueves, 19 de enero de 2006

Matrikula heldu den urtarrilaren 27ra arte egiten ahal da ww.pnte.cfnavarra.es/eibz/ikastaroak helbidean


Urtarrilaren 27ra arte epea zabalik egongo da Hezkuntza Departamentuak antolatutako prestakuntza jardueretan matrikula egiteko. Jarduera hauek sartuta daude Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXV. deialdian, 2005-2006 ikasturtekoan.

Aipaturiko ikastaroetan parte hartzeko eskaerak egiteko nahikoa da Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren web orrira jotzea, eta bertan ondoko helbideren batera joatea:


Bigarren lauhileko honetarako 19 prestakuntza jarduera antolatu dira ondoko gaien inguruan: Euskararen erabilera zuzena, jatorra eta egokia; Itzulpengintza, irakaskuntzari begira; Testugintza (sortzea eta zuzentzea); Nafarroako euskalkiak; Euskal Hizkuntza eta Literatura arloko curriculuma garatu; Euskara irakasteko eta ikasteko ikasmaterialak.

Ikastaro horietan parte har dezakete EGA edo titulu baliokidea duten ikastetxe publikoetako eta pribatuetako eskola eta lanbide irakaskuntzako irakasleek. Ikastaro presentzialak Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (Uharteko EIBZ) izango dira. Ikastetxe jakin batean ere antolatu ahal izango dira ikastaro presentzialak, nahiko eskaera daudenean. On-line ikastaroak ere eskaintzen dira.

Egun hauetan zabalik dago, halaber, euskara ikasteko ikastaroetan matrikulatzeko epea. Ikastaro hauek Uharteko Zubiarte Euskaltegian ematen dira, baita ikastetxean bertan edo Irakasleendako Laguntza Zentroetan ere.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web