(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

"FONTES-ek" haren 37 urteetan argitaratu euskal dialektologia arloko lanak laburbiltzen ditu artikulu batean

jueves, 23 de febrero de 2006

Kultura eta Turismo Departamentuaren hizkuntzalaritza aldizkariaren 100. alea kalean


"Fontes" aldizkariaren 100. alearen azala

"Fontes" aldizkariaren 100. alearen azala ( ampliar imagen )

Kultura eta Turismo Departamentu-Vianako Printzea Erakundeak argitaratzen duen "Fontes Linguae Vasconum. Studia et documenta" aldizkariak 100. alea kaleratu berri du, eta mugarri hori aprobetxatuz haren 37 urteetan argitarau gaiei buruz zenbait laburbiltze lan egin ditu.

Haien artean aipatzekoa da Iñaki Camino Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak egindakoa, argitalpen zientifiko honen historian agertutako euskal dialektologiaren lanak biltzen dituena.

Iñaki Caminoren artikuluarekin batera beste laburbiltze lan argitaratu dira, hala nola Juan Jose Zubiri irakaslearena (Nafarroko Unibertsitate Publikoa-NUP), hizkuntzen jabekunzari buruzkoa; Roldan Jimenorena (NUP), hizkuntzen historia sozial eta instituzionalaz (bereziki euskararena); eta Patxi Salaberriren irakasle eta euskaltzainarena, onomastikaren ingurukoa.

Iñaki Caminok euskal dialektologiaren inguruan egin duen laburbiltze lanak badu idazki dialektalen zerrenda bat, ondoko erizpide hauen bidez sailkatuta: argitaratzailea eta urtea, egilea –jakiten denean-, testua nongoa den –herria edo udalerria-, eta idazkiaren garaia eta gaia.

Iñaki Caminok gaiak sailkatu ditu erdi ontologikoa eta erdi metodologikoa den ikuspegi batetik: euskalkien historia, Bonaparteren lan egiteko moldeak, jakintzagaiaren egongo egoera, Euskal Herria osorik hartzen duten dialektologia lanak, ikerlan supradialektalak edo eremu handikoak, eskualde azterketak, mintzo baten atal zenbaiten ikerketak, kartografia lanak, berri historikoak eta lekukotasun interesgarriak.

Arestian aipaturiko artikuluez landara, "Fontes" aldizkariaren 100. aleak ondoko lan hauek dakarzki: "Bakaikuko euskal hitzak, esaerak etab." (Frantzisko Ondarra); "Iragankortasunaren dinamikaz zubereran: kasu adierazpen bikoitzekiko baliobiko aditzen ikerketaren lehen etapa" (Jean-Baptiste Battittu Coyos); eta "Sobre el origen latino-románico de riojano-navarro yasa y vasco jasa" (Emilio Nieto Ballester).


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web