(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Euskarazko gazte antzerkiaren topaketen beste edizio bat hasiko da

miércoles, 31 de mayo de 2006

Hezkuntza Departamentuak, Iruñeko Udalarekin batera, Euskarazko gazte antzerkiaren V. topaketak antolatu ditu


Ikasturte osoan zehar D ereduko institutu publikoetako eta pribatuetako antzerki taldeak lanean aritu dira euren antzerki lanak prestatzen, eta euren ikastetxeetan antzeztu dituzte lan horiek. Antzerki praktika horiek egitean, ikasleek, hainbat hizkuntza erregistro erabiltzeaz gain, trebetasun sozialak eta pertsonalak hobetzeko aukera ere izan dute, modu naturalean eta eraginkorrean.

Nafarroako Antzerki Eskolan egiten ari diren topaketa horietan, talde parte-hartzaileek euren lanak antzeztu behar dituzte jendaurrean. Antzerki Eskola oso toki egokia da kanpainari amaiera emateko; izan ere, ikastetxea baino toki formalagoa da, eta aipaturiko helburuak bermatzeaz gain, ikasleen arteko harremanak eta ikaskuntza ere sustatzen dira.

Topaketa hauen V. edizioa aurreko ostegunean, maiatzak 25, hasi zen Iruñeko Mikael aretoan. Bertan, Donibane Garaziko Lizeoko ikasleek "Kanut" lana antzeztu zuten, eta antzerki tekniken gaineko tailer bat eman ondoren, bazkari alaia izan zuten topaketetan parte hartu zuten institutuetako antzerki taldeetako ikasleekin.

Antzezpenetan 6 taldek eta 53 ikasle-aktorek parte hartuko dute. Ikasturtean zehar talde horien ardura izan duten monitoreek antzezlanak zuzenduko dituzte.

Programa ekainaren 9an hasiko da. Egun honetako taldeak, lanak eta ordutegiak ondokoak izango dira: 18:00etan, Zizur Txikiko San Fermin Ikastolak "Ala ez" lana antzeztuko du; 19:00etan, Iturramako BHIko taldeak "Auto pilaketa" antzeztuko du; 20:00etan, Burlatako Askatasuna BHIk "Nor da nor" antzeztuko du.

Ekainaren 16an ere ondoko antzezpenak izango dira: 18:00etan, Biurdana BHIk "Gure ustez" lana antzeztuko du; 19:00etan, Biurdana Institutuak berak ere "Leihotik begira" lana antzeztuko du; 20:00etan, Lizarra Ikastolak "Bidean bide" lana antzeztuko du.


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web