(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Literatura, Etnografia eta Deklamazio arloetan antolatzen diren euskarazko eskola lehiaketen sariak banatu dira

viernes, 02 de junio de 2006

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendari Nagusia den Fermin Villanuevak banatu ditu gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, ikastetxeetan euskaraz egiten diren lehiaketen sariak, ondoko modalitate hauetan banatzen direnak: poesia, narratiba, etnografia ("Jose Maria Satrustegi" Saria), irakurmen eta deklamazioa ("Pedro Diez de Ultzurrun" Saria), eta bertso paperak.


Sarituen irudia, Tronu Aretoan

Sarituen irudia, Tronu Aretoan. ( ampliar imagen )

Denera lehiaketa hauetara 1.966 lan aurkeztu dira, horietarik 256 Narratiban, 155 Poesian, 1.534 Bertso Paperetan, 8 Etnografian eta 13 Irakurmen eta Deklamazioan. Lehiaketa hauetan denera 29 sari banatu dira, 26 banakakoak eta 3 taldekoak.

Lan hauek eta 2005ean sarituak izan zirenak "Lenarriak VI" liburuan bildu dira bi CDkin batera, eta saritutako ikasleek diploma, liburua eta bi CDak jaso dituzte gaurko ekitaldian.

Aipatu liburuaren lehen edizioa, "Lenarriak I" (lenarri Baztango euskararen hitza da eta ate edo leiho baten harri nagusia edo giltzarria esan nahi du) 1989 eta 1991ean saritutako lanei dagokie.

Hortaz, bilduma sendoa da. Halere, oraingo edizio honetan badira berrikuntza batzuk: lehen aldiz argitaratzen dira "bertso paperak", Deklamazio eta Etnografia modalitateetako lanak, eta bi CD ere sartzen dira ondoko edukiekin: partehartzaileek abestutako bertsoak, literatur testuen deklamazioak eta elkarrizketak euskalki propioak erabiltzen dituzten ikasleekin.

Liburu honetan aurkeztu lanen balio literario eta artistikoaz landara, haren balio nagusia da tresna gisa erabiltzea euskara zabaltzeko eta hiztunen kalitatea hobetzeko.


Dokumentazioa:



Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web