(ir al contenido)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Herramientas para el contenido

Compártelo

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ver más noticias de este día

Euskara eta didaktika hobetzeko eta gaurkotzeko euskarazko ikastaroak

viernes, 23 de junio de 2006

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak "Euskara hobetzeko ikastaroak" liburuxka argitara eman du. Liburuxka horrek 2006-2007 ikasturteko prestakuntza eskaintza jasotzen du. Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXVI. deialdia garatzetik dator prestakuntza eskaintza hori.


Liburuxkak 37 jarduera proposatzen ditu. Ondoko arloak lantzen dira bertan: Komunikazioaren eta hizkuntzaren kalitatea hobetzea: eguneratze gramatikala, eta euskara zuzen eta egoki erabiltzea; Irakaskuntzari aplikaturiko itzulpena; Nafarroako euskalkiak; Euskal Hizkuntza eta Literatura arloaren inguruko ikastaroak: baliabide didaktikoak eta ebaluazioa hizkuntza-ereduetan, ipuinak eta testuak sortzea, literatura…; Baliabide didaktikoak: Bertsoak, jolasak, dramatizazioa, ikus-entzunezko baliabideak, eskola liburutegia, blogintza…; Hizkuntza gaitasunen ebaluazioa.

Hezkuntza Departamentuak irakasleen hainbat ekarpen jaso ditu prestakuntzaren diseinua hobetzeko; ekarpen horietan oinarrituta, Hezkuntza Departamentuak uste du prestakuntza ikastetxean bertan egiten denean, bertako prestakuntza beharrei hobeto erantzuten zaiela eta eraginkorragoa dela.

Prestakuntza moduluen modalitatea indartu da aurtengo eskaintzan; helburua da ikastetxeek prestakuntza planak diseinatzerakoan duten autonomia bultzatzea. Ikastetxe batek prestakuntza modulu bat eskatzen duenean, emailea bera joan ohi da ikastetxera. Modalitate honi esker, irakasle taldeek prestakuntza eta berrikuntza prozesuetan parte hartzeaz gain, eskaerak ere hobeto doitzen zaizkie helburuei, edukiei, egutegiari eta ikastaroaren iraupenari.


Bestalde, eskaintzen diren prestakuntza jarduerak 2006/2007 ikasturte osorako direnez, ikastetxeek, irakasle-taldeek eta irakasleek garaiz planifikatu ditzakete ikasturtean zehar egingo dituzten prestakuntza jarduerak.

Proposatzen diren prestakuntza modalitateek, bestalde, erantzun nahi diete irakasleen interesei eta ordutegiei: jarduera presentzialak, on-line jarduerak, zati bat modu autonomoan egiteko ikastaroak. Ikastaroek iraupen ezberdina dute: laburrenak informazio saio bakarrekoak dira eta luzeenak 35 orduko ikastaroak dira.

Liburuxka egunotan banatzen ari gara Nafarroako D ereduko ikastetxe guztietan, baita A ereduko euskara irakasleei ere.

Ikastetxeek inskripzioa egin ahal izango dute bai ekainean, bai irailean. Dena dela, inskripzioak ekainean egiten badira, inskripzio horiek lehentasuna izateaz gain, gauzak hobeto antolatu eta planifikatu ahal izango dira. Irakasleek inskripzioa egin dezakete, halaber, EIBZ Baliabide Zentroan egiten diren ikastaroetan, modu partikularrean bada ere.

Euskarazko prestakuntza planean parte hartu nahi dutenek ondoko web guneak erabil ditzakete inskripzioa egiteko edo informazioa eskatzeko: http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz, http://www.pnte.cfnavarra.es/profesorado/formación/euskera.php


Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web