Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 57.299,84 euroko hainbat urtetarako gastua onetsi du eskola garraio gastuak finantzatzen laguntzeko “El Molino” eta Isterria-Ibero hezkuntza bereziko zentro pribatu itunduetan. Aipatu zenbatekoa erdibanatzen da aipatu zentroetako gurasoen elkarteen artean.
Nafarroan zentro horiek dira Hezkuntza Bereziko ikastetxe itundu bakarrak. Nafarroan hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzako laguntza kokatzen da dibertsitateari laguntzeko esparru orokorrean. Ikasleria honen eskolaratze eta harentzako hezkuntza erantzuna antolatzen da, oro har integrazio eta normalizazio printzipioei jarraikiz, ikastetxe arruntetan edo entzumen edo mugimen urrituendako lehentasunezko zentroetan; hezkuntza bereziko zentroetan edo zentro hauetako gela alternatiboetan landa eskualdeetan, ikasle afektatuenentzat (urritasun anitz dituztenak).