Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Osasun Departamentuak eta Red.es estatuko sozietate publikoak batera garatuko duten jarduera-plan bat onartu du, osasunaren alorrean informazio- eta komunikazio-teknologia berrien erabilera sustatzeko. Datorren urterako inbertsioa 3.339.404 eurokoa da.
“Sanidad en línea” (e-osasuna) delako planak hainbat baliabide ezartzea edota hedatzea erraztuko du: errezeta elektronikoa, internet bidezko hitzordua, historia kliniko elektronikoa eta telemedikuntzako hainbat proiektu. Hori guztia, erabiltzailea identifikatzeko eta Estatuko Osasun Sistema osasun-prestazioak estatuko edozein lekutan eskura izateko balioko duen euskarria medio: osasun-txartela. Hitzarmen horri esker, Osasun Departamentuak Estatuko Osasun Sisteman lineako osasuna garatze aldera Osasun eta Kontsumo Ministerioak eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak 2005eko urriaren 4an sinatutako esparru-hitzarmenean parte hartuko du. Aipatu azken Ministerioari atxikia dago, hain zuzen, Red.es enpresa-erakunde publikoa, jarduera ekonomiko eta sozialaren arlo guztietan informazioaren gizartea sustatzeko ardura duen erakundea.