(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

UNICEF erakundeak Gabonetako Kontzertua eskainiko du Baluarten, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean asteartea, 2006.eko azaroak 28

Nafarroako Gobernuak 17.230 euroko dirulaguntza jarri du ospakizun horretarako.  


Datozen azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, UNICEFek Gabonetako Kontzertua eskainiko du Baluarten. Kontzertua Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñako Ganbera Abesbatzak emango dute. Aurten, kontzertuko diru-sarrerak Nigerreko gosetearen eragina jasan duten haurrei arreta emateko erabiliko da.  


Nafarroako Gobernuak 17.230 euroko dirulaguntza jarri du ospakizun horretarako.


Egitaraua hau da: Haydn musikariaren 102. Sinfonia, si bemol maiorren, eta Mozarten Kv 626 Requiema. Bakarlariak Cyndia Sieden sopranoa, Jane Irwin mezzo-sopranoa, Markus Brutscher tenorea eta José A. López baritonoa izango dira. Zuzendari nagusia David Parry izango da eta Ganbera Abesbatzaren zuzendaria David Guindano.


Sarrerek 25 eta 35 euro balioko dute. Diru-sarrerak erabiliko dira Nigerreko gosetearen eragina jasan duten haurrei arreta emateko UNICEFek antolatu duen programan; Niger munduko herrialde pobreena da. Azken hiru hilabeteotan, lehorteek eta izurriek eragindako gosetearen ondorioz desnutrizioak jotako biktimen kopuruak gora egin du. 2005eko datuen arabera, Nigerreko 56.000 biztanlek malnutrizio larria dute eta 444.000 biztanlek malnutrizio ertaina.


Proiektuaren helburu nagusia da haurren malnutrizioa, malnutrizio horrek dituen eragin ekonomiko eta sozialak eta bost urtetik beherako haurren hilkortasun-tasa kontrolatzen laguntzea. Horretarako, bi helburu espezifiko zehaztu dira: malnutrizio larria dutenen kopurua erdira jaistea, malnutrizio ertaina duten biztanleen kopurua %30 murriztea, eta haurren malnutrizioa prebenitzea.


Proiektuaren xedea malnutrizioa duten haurren tratamendua da; hala, osasun publikoko ekintzak gauzatuko dira eta profesionalak trebatuko dira malnutrizioaren tratamenduan. Osasun publikoko ekintzei dagokienez, urtean bitan A bitamina osagarriak emango zaizkie 6 eta 59 hilabete bitarteko haurrei, txertoa jartzeko eta A bitamina banatzeko kanpainetan haurrei parasitoak kenduko zaizkie, eta intsektizidadun eltxo-sareak banatuko dira txertatze-kanpainetan malaria kontrolatzeko. Profesionalak malnutrizioaren alorrean trebatzeko, Nigerreko Gobernuari laguntza eskainiko zaio nutrizioarekin zerikusia duten jarduerak diseinatzeko eta gauzatzeko gai izango den sistema nazionala ezartzen, eta osasun zerbitzu publikoetako langileak trebatuko dira: barrutietako ospitaleetan, nutrizioko zainketa intentsiboko unitateetan, batetik; eta osasun zentro integraletan, proteina- eta energia-malnutrizio larria eta ertaina tratatzeko unitate anbulatorioetan, bestetik.


UNICEFen hirurogeigarren urteurrena

Datorren abenduaren 11n, UNICEFek hirurogeigarren urteurrena ospatuko du; izan ere, 1946an sortu zen, Bigarren Mundu Gerrako biktima ziren haurrei arreta emateko. Ospakizun hori dela eta, UNICEFen Nafarroako Batzordeak erakusketa bat antolatu du Baluarteko atondoan; erakusketa kontzertuko bi egunetan egongo da ikusgai.


Hirurogei urtetan, UNICEF haurrei arreta ematen dien munduko erakunde nagusia izan da. UNICEFek 155 herrialde eta lurraldetan lan egiten du, haurrei bizirauten eta bizitzan aurrera egiten laguntzeko, haur direnetik nerabezarora arte. UNICEFek herrialde pobreenetako biztanleei txertoak jartzeko kanpainak antolatzen ditu (munduko txerto-hornitzaile nagusia da), haurren osasun eta nutrizioa babesten du, kalitatezko ura eta saneamendua eskaintzen ditu, baita haur guztientzako kalitatezko oinarrizko hezkuntza ere, eta haurrak biolentziatik, esplotaziotik eta IHESetik babestea sustatzen du. UNICEF pertsona, enpresa, fundazio eta gobernuen borondatezko ekarpenekin dago finantzatua erabat. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa