(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Rafael Moneo: museoak, auditorioak eta liburutegiak" erakusketa izango dugu Iruñan, otsailaren 4a arte 

asteartea, 2006.eko azaroak 28

Nafarroako Museoan, “Rafael Moneo: museoak, auditorioak eta liburutegiak” erakusketan, arkitekto nafarrak hogeita bost urtean eraikin mota horien alorrean egin duen lanaren fruitua izango dugu ikusgai, otsailaren 4a arte. Erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko da, 20.00etan; inaugurazio ekitaldira Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, bertaratuko da.


Moneo en San Fermín de Aldapa

Rafael Moneo Aldapako San Fermin orubean, Kultura eta Turismoko ordezkariekin ( irudia handitu )

Guztira hamasei proiektu egongo dira ikusgai, lau Ipar Amerikan gauzatutakoak, bi Suedian eta Belgikan egindakoak eta gainerakoak Espainian garatutakoak.


Proiektuak hauek dira: Meridako Arte Erromatarraren Museo Nazionala (1980-1985); Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoa (1989-1992); Palmako Pilar i Joan Miró Fundazioa (1987-1992); Massachussetseko Davis Museoa eta Kultur Etxea (1989-1993); Badajozeko Don Benito Kultur Etxea (1995-1997); Stockholmeko Arte Modernoaren eta Arkitekturaren Museoak (1991-1998); Bartzelonako L´Auditori Musika Entzunaretoa (1987-1999); Donostiako Kursaal Entzutoki eta Batzar Jauregia (1990-1999); Houstongo (Texas) Arte Ederren Museoa (1992-2000); Cranbrookeko (Michigan) Arte Akademiaren handitzea (1991-2002); Lovainako Unibertsitate Katolikoko Arenberg Liburutegia (1997-2002); Iruñan dagoen Nafarroako Artxibo Orokorra (1995-2003); Oskako José Beulas Fundazioa, Arte eta Natura Zentroa (1999-2004); Madrilgo Prado Museoaren handitzea (1998, eraikitzen); Cartagenako Museo Erromatarra eta Parque de la Cornisa (2000, eraikitzen); eta Bilbon dagoen Deustuko Unibertsitateko Liburutegia (2001, eraikitzen).

Erakusketan proiektuen azalpen zehatzak daude: maketak, zirriborroak, planoak, horma-argazkiak eta deskribapen testu laburrak. Proiektu horietan zaharrena Meridako Arte Erromatarraren Museo Nazionala da (1980-1985), eta berriena 2006an Oskan inauguratu zen José Beulas Fundazioa, Arte eta Natura Zentroa. Bukatutako lanez gain, eraikitzen ari diren beste batzuk ere agertzen dira. Erakusketaren aurkezpenean, Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleónek honako hau esan du: “azken berrogeita hamar urteotan, lengoaia malgu eta berezi baten bitartez, Moneok Espainian XX. eta XXI. mendean egin diren eraikin enblematiko eta koherenteenak sortu ditu.


Era horretan, beste arkitekto batzuekin batera, gure herrialdea nazioartean maila gorenean jarri duen arkitektura egiteko beste era bat moldatu du.” Halaber, nabarmendu du arkitektoa eredu dela munduan eta “Espainiako eraikuntza-ondarea eta joera abangoardistenak" uztartzen dituela, "ñabarduretan aberatsa eta oso pertsonala den arkitektura” sortzeko.


Erakusketa 2006ko azaroaren 29tik 2007ko otsailaren 4ra egongo da ikusgai, ordutegi honetan: asteartetik larunbatera, 9.30etik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara; eta igande eta jaiegunetan, 11.00etatik, 14.00etara. Astelehenetan itxita egongo da. Bisita gidatuak ere izango dira, batetik, larunbatetan, abenduaren 9an, 16an eta 23an, urtarrilaren 13an, 20an eta 27an, eta otsailaren 3an, arratsaldeko 17.30ean; eta bestetik, igandetan, abenduaren 10ean, 17an eta 24an, urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an eta otsailaren 4an, eguerdiko 12.30ean 


Dokumentazioa: Rafael Moneoren biografia


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa