(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilariak Nafarroa eta Frantzia lotuko dituen bidearen proiektua gauzatzeko izapide ofizialak hasi direla azaldu du asteartea, 2006.eko azaroak 28

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Álvaro Miranda Simavillak, Nafarroa eta Frantzia lotuko dituen bidearen proiektua gauzatzeko izapide ofizialen hasieraren aurkezpena egin du.


Administrazio-jardun hori dagokio 2003ko otsailean Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoko Kontseilu Orokorrak aipatu komunikazio-bidea garatzeko sinatutako hitzarmenaren bigarren faseari; bideak Iruñako eskualdea eta Biarnoko Salies lotuko ditu, Luzaidetik pasatuta.  


Lehen fasean, aukeran dauden ibilbideak aztertu ziren. Orain, bigarren fasean, aukerei buruzko dokumentua Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari bidaliko zaio, Departamentuak, bere aldetik, ingurumen alorreko iritzia eska diezaien proiektuan zuzenean edo zeharka inplikatu dauden agenteei: tokiko erakunde, elkarte, unibertsitate eta abarrei. Aurretiko kontsulten fase esaten zaion horrek hilabete iraungo du, gutxi gorabehera.


Aipatu agenteen iritziak informazio azterlanean sartuko dira. Gero, hirugarren fasean, Ingurumen Inpaktuaren Aitorpena eta Udalaz Gaindiko Eraginaren Proiektu Sektoriala onartuko dira; biek ere jendaurreko erakustaldia izango dute. Etapa horrek hamar hilabete iraungo ditu. Behin jendaurreko erakustaldia bukatuta, behin betiko ibilbidea aukeratuko da.


Hiru korridore 

Nafarroan, proiektua hiru zatitan banatu da: Iruña-Erro eskualdea eta Erro-Ibañeta-Luzaide. Lehen zatian hiru korridore daude aukeran:


- Ekialdeko korridorea: Imarkoain-Urroz-Erro. Lizoain bailaratik pasatzen da eta 37,4 kilometro ditu; lau tunel egin behar dira, guztira 2.900 metrokoak.


- Erdialdeko korridorea: Noain-Egues-Elia-Urrizelki-Erro. Luzeran 37,4 kilometro ditu eta bost tunel egin behar dira, guztira 4.160 metrokoak.


- Mendebaleko korridorea: Noain-Uharte-Zubiri-Erro. Ibilbidea 29,5 kilometrokoa da eta bi tunel egin behar dira, 850 metroko bat Sarrigurenen eta 2.200 metroko beste bat Zubiri eta Erro arteko bidean.


Bigarren zatian korridore bakarra dago, tokian-tokian ibilbide bat baino gehiago baditu ere aukeran. Erro eta Luzaide arteko ibilbideak 27,5 kilometro ditu. Orreaga parean tunela egingo da, gehienez 906 metroko kotan, hau da, Ibañetako gaur egungo pasoa baino 150 metro beherago.


Bost tunel egitea aurreikusi dute: bat Gerendiain eta Aurizperri artean eta beste lau Orreagatik mugarako jaitsieran; guztira 7,2 kilometro egingo dituzte. Ingurua malkartsua den arren, Orreagatik mugarako jaitsieraren batez besteko malda %3,9 da. Jaitsiera luze horretan, aire zabaleko ibilbide osoan, ibilgailu mantsoentzako erreia jarriko da. Azpiegitura berriari esker, Iruñatik Biarnoko Salieserako bidea ordu bete eta hemeretzi minutuan egin ahal izango dugu; orain bi ordu eta 12 minutu behar dira.  


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa