(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Nafarroako 2006ko Gazte Sariak eman ditu osteguna, 2006.eko azaroak 30

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Nafarroako 2006 Gazte Sariak entregatu ditu gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin den ekitaldi batean. Sariak Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak ematen ditu.


Sanz presidentea, sarituekin batera.

Sanz presidentea, sarituekin batera. ( irudia handitu )

Ekitaldian parte hartu du, baita ere, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, María Isabel García Malok.


Sanz presidenteak honako hau nabarmendu du: "Nafarroako Gobernuak, gazteekin eta gazteen alde lan egiteko asmoarekin, Espainia osoko lehen Gazte Sariak sortzea erabaki zuen, duela bederatzi urte. Gure Foru Erkidegoak hasi eta beste erkidego batzuk ere abian jarri duten ekimen horren asmoa da pertsonak eta erakundeak Nafarroako gazteen bizi-kalitatea hobetzeko lan egitera bultzatzea, gazteentzako erreferente positiboak eratzea, ikas dezaten."


Bestalde, Miguel Sanzek hau esan du: "Frantzisko Xabierkoaren, hau da, Nafarroako patroi-kidearen jaiotzaren bosgarren mendeurrena ospatzen dugula eta, Santu horren bizitzaren inguruko ekimen eta proiektuak sortu dira eta Gobernuak eta Nafarroako beste erakunde batzuk ekimen eta proiektu horiek babestu egin dituzte".


Sarituak Aholku Batzordeak aukeratu ditu; batzordekideak izan dira aurreko urteetako sarituak eta NKGIko eta hedabideetako langileak. Sarien bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa, bost kategoriaduna. Xedea da gazteen sustapen soziala, autonomia eta bizi-kalitatea bultzatzen duten ibilbideak eta lanak saritzea. Halaber, asmoa da sarituen jendaurreko aintzatespena egitea eta Nafarroako Gobernuak haien jarduerei garrantzia ematen diela adieraztea; izan ere, askotan, sarituek beren buruei uko eginda, isilik eta pertseberantziaz egiten dute lan gazteen alde.


Hona hemen kategoria bakoitzeko sarituen eta aipamen berezien zerrenda:


- Gazte elkartea. Albatros Gazte Elkarteari, haur, nerabe eta gazteak aisi denboran hezten eman dituzten 25 urteengatik.


- Erakunde publikoa edo pribatua. Iruñako Artzapezpikutzaren Gazteria Ordezkaritzari, Gazteen Topaketa Nazionalean Iruñan 3.000 gazte baino gehiago biltzeagatik.


Espazio Aktiboaren aipamen berezia Lacho Drom Ijito Elkarteari, haur eta gazteen garapen integrala sustatzen duen proiektu normalizatzaile eta kulturanitzagatik.


- Gazte boluntarioak. Marqués de Villena Institutuari, eskola-orduz kanporako "Elkartasun proiektua" programa garatzeagatik, munduko hainbat lekutan.


- Tokiko erakundea. Berriozarko Udala, udalerriko gazteekin daukaten konpromisoagatik.


- Gazte balioa. Iruñako espetxeko Antonio Azcona kapilauari, hogeita hamar urte egin dituelako gazte-sektore behartsu bati laguntzen: Iruñako espetxeko barneko preso gazteei.


Horrez gain, Batzordeak erabaki zuen aipamen orokor bat eskaintzea Frantzisko Xabierkoaren jaiotzaren bosgarren mendeurrenaren inguruan eta Nafarroako patroiaren bizitzaren gainean hainbat erakunde eta instituziok antolatu dituzten jarduerei.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa