(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza kontseilariak Mendabiako LHko San Francisco Javier eskola publikoa eta DBHko Joaquín Romera institutua berritzeko eta handitzeko obrak inauguratu ditu ostirala, 2006.eko abenduak 1

Luis Campoy Hezkuntza kontseilariak eta Mendabiako alkateak, Samuel Carok, Mendabiako LHko San Francisco Javier eskola publikoa eta DBHko Joaquín Romera institutua berritzeko eta handitzeko obrak inauguratu dituzte gaur goizean.


LHko San Francisco Javier eskola publikoa eta DBHko Joaquín Romera institutua hiru eraikinetan daude, metro batzuk bereizten dituztela (eraikin horietako bi San Francisco Javier eskolak hartzen ditu). Obrak egin dituzte lehen hezkuntza ematen duten bi eraikinak batzeko; halaber, sarrera-atari berria, bi banaketa-gela eta bulego bat jarri dituzte, Lehen Hezkuntzako bi ildo dituen ikastegi batek behar dituen espazioak osatzeko.


Orobat, DBHko institutuan behe solairuko zoladura birgaitu dute, eraikineko espazioak beste era batera banatu dituzte eta arkitektura-oztopoak kendu.


Mendabiako Udalak eta Nafarroako Gobernuak maiatzean sinatutako hitzarmenari jarraiki, Udalak obrak kontratatu ditu eta, gainera, obren zuzendaritza, segimendua eta harrera bere gain hartu ditu.


Bere aldetik, Hezkuntza Departamentuak obrak finantzatu ditu, 230.883 euro jarrita; zenbateko horretatik 166.500 euro hitzarmenean hartutako konpromisoari dagozkie eta 64.383 euro Udalak DBHko institutuan arkitektura-oztopoak kentzeko eta leihoak aldatzeko jasotako dirulaguntzari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa