(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

José Andrés Burguete kontseilariak Metautengo Trufaren Interpretazio Zentroaren obrak bisitatu ditu asteartea, 2006.eko abenduak 5

Zentroak milioi erdi euro baino gehiagoko inbertsioa behar izan du eta hori lortzeko, ondorengo departamentuek elkarrekin egin dute lan: Kultura eta Turismo Departamentua; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua; eta Ingurumena, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza Departamentua.


Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, etorkizuneko Metautengo Trufaren Interpretazio Zentroa bisitatu du. Interpretazio Zentroaren ateak datorren urtarrilaren erdialdera irekitzea espero da. Aipatu dugun zentroak milioi erdi euro baino gehiagoko inbertsioa behar izan du eta hori lortzeko, ondorengo departamentuek elkarrekin lan egin dute: Kultura eta Turismo Departamentua; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua; eta Ingurumena, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza Departamentua. Zentroa martxan jartzeak, garapen ekonomiko eta soziala laguntzea, biztanleak finkatzea eta bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea eragingo du.


Gogoratu behar da, 13/1990 Foru Legeak, 1990eko abenduaren 31koak, Nafarroako baso-ondarea babestekoak eta garatzekoak, eta 59/1992 Foru Dekretuak, 1992ko otsailaren 17koak, baso-politikaren helburuen artean, lehengai berriztagarrien iturburu diren mendien ustiapen ordenatuaren sustapena xedatzen duela; horri esker, aprobetxamendua natura-ingurunea babestearekin eta mendiak dauden lekuetan errentak sortzearekin bateragarri bihurtu du.


Halaber, Nafarroako Baso Planak, Nafarroako Parlamentuak 1998ko azaroan onartu zuenak, ondasun ekonomikoen ekoizpen jasangarria eta baso-eragileen kudeatze-jarduera garatzea eta hobetzea xedetzat ezartzen ditu. Hainbat jardueraren artean, fruitu, perretxiko eta zurezkoak ez diren beste produktu batzuen merkataritza-probetxua xedatu da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa