(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abendua kontuan izan gabe, Nafarroan heriotza eragin duten zirkulazio-istripuak %40 jaitsi dira asteartea, 2006.eko abenduak 5

Urtarrila eta azaroa bitartean 51 hildako erregistratu dira hiri barruko eta hiriarteko bideetan; 2005eko aldi bereko kopurua, aldiz, 85ekoa izan zen


Urte hasieratik, guztira, 51 pertsona hil dira Nafarroan erregistratu diren zirkulazio-istripuetan, hiri barruko eta hiriartekoetan barne; kopuru horrek, lehengo urtekoarekin alderatuta, 85 hildako gutxiago (%40), izan zirela adierazten du. Kopuru horretan, Nafarroako errepideetan pasa den azaroan hil ziren bi pertsonak ere kontuan hartu dira (gizonezko bat hil zen Sunbillan hilaren 8an eta emakumezko bat 10ean NA-132ko Berbintzanako bidegurutzean).


Espainia osoan heriotza eragin duten ezbeharren kopuruan gertatu den gutxitzearen datuak bikoiztu egiten ditu Nafarroak. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak dioenez, aurtengo lehen hamar hilabeteei buruzko datuen arabera, Espainian hildakoen kopurua %19,7 jaistea lortu dute (2005eko urtarril-azaroan 2.668 hildakotatik, aurtengo 2.228tara).


Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak publiko egin dituen behin-behineko datuen arabera, eta abenduko hilabetea nola iragango den jakin gabe, Foru Erkidegoak aurten bertan errealitate bilakatu ahal izango luke Europar Batasunak markatutako helburua. Aipatutako helburu hori Nafarroako 2005-2012 Bide Segurtasunaren Estrategian jasota dago. Helburua 2010. urterako 2000. urtean zenbatutako heriotza-kopurua erdira jaistea da (Nafarroaren kasuan, 118 hildakora). Horrela balitz, Nafarroa Espainiako gainerako komunitateen artean helburu hori lortzen lehena eta Europako lehen eskualdeetariko bat bihurtuko litzateke.


Gogoan izan behar da 2001. urtean Nafarroako errepideetan hildakoak 108 izan zirela eta ordudanik ez dela ehun hildakoren muga gainditu (89 hildako 2002an, 79 2003an, 84 2004ean eta 87 2005ean).


Nafarroan hil direnen profila

Foru Erkidegoko hiri barruko eta hiriarteko bideetan gertatu diren 51 hildakoen artean, aurtengo azaroaren 30 bitartean, 3 adin txikikoak ziren; 21 lagun, aldiz, 18 eta 35 urte bitartekoak; 36 eta 45 bitartekoak 6; eta gainerako 21 hildakoak 56 urtekoak edo gehiagokoak ziren. Halaber, hilda suertatu zirenen arteko 30 autoan edo kamioian zihoazen; 8 oinezkoak ziren eta 3 txirrindulariak.


Heriotza eragiten duten istripuen jaitsiera Nafarroan joan den urtean heriotza gehien gertatu zen bi guneetan ere nabaritzen ari da. Aurten, bi gune horietan zainketa berezia ari dira egiten, Erkidegoko Polizia eta Guardia Zibilaren arteko koordinazio-lanari esker: Iruña-Behobia errepidea (N-121-A) eta Erriberako errepide-sarea (autobideak, A-68 y N-232, N-121-C, NA-134 eta N-113).


Hain zuzen ere, Iruña-Behobia errepidean (N-121-A) aurten lau heriotza jazo dira (azkena, Sunbillan azaroaren 8an gertatutakoa; aurrez, beste hiru heriotza gertatu ziren, otsailaren 1ean Arraitzen, ekainaren 2an Donezteben eta urriaren 13an Ostitzen). 2005eko urtarrila eta azaroa bitartean, berriz, errepide berberean 14 heriotza erregistratu ziren.


Erriberako komunikazio-bide nagusienetan gertatu den heriotzen jaitsiera ere aipagarria izan da. Aurten, bost hildako izan dira bertan (lehena, otsailaren 23an AP-68an, Tutera parean; Arguedasen beste bi hildako, NA-134 errepidean, maiatzaren 28an; emakumezko bat hil zen Ribaforadan, AP-68 autobidean, uztailaren 3an; eta Murchanten, AP-68an, irailaren 6an hil zen Tarragonako kamioilaria). Erriberako errepideetan 2005eko urtarril-azaroa bitartean erregistratu ziren hildakoak, berriz, 16 izan ziren.

Dokumentazioa:
Istripuei buruzko datuen taula

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa