Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek, Toki Azpiegituren Planaren barruan egingo diren obretarako guztira 3.116.074 eurotako inbertsioak onartu ditu. Inbertsio honi Nafarroako Gobernuaren 2.084.747 eurotako diru-laguntza orokorra dagokio.
Gares
Zehazki, kasu bakoitzean ematen den diru-laguntza, parentesi artean azaltzen diren inbertsioekin batera, ondorengoak dira, herrien orden alfabetikoa jarraituz:
- Artazu: 37.440 euro (62.045) Gareseko Errepidea kalean berriztatuko dituzten hornikuntza eta saneamendu sareetarako. Proiektuak ondorengo lanak aurreikusten ditu: 387 metro luzerako hodiak jartzea, 4 erregistro-putzu egitea, 8 etxebizitza-hartune hornikuntza sarean eta beste 6 saneamendu sarean egitea.
- Mañeru: 61.906 euro (102.588) Karitate (1.fasea) eta Fedea kaleetan berriztatuko dituzten hornikuntza eta saneamendu sareetarako. Proiektuaren arabera, 419 metro luzerako hodiak jarriko dira eta 24 etxebizitza-hartune egingo dira hornikuntza sarean; beste 23 hartune saneamendu sarean egingo dira eta euretan, aurrefabrikatutako hormigoizko zazpi gorotz-erregistro egingo dira. Gainera, suteetarako hidrante bat ipiniko da.
- Obanos: 211.175 euro (359.948) Arnotegi, Larrotagaña eta Orreagako Bidea kaleetan berriztatuko dituzten hornikuntza eta saneamendu sareetarako. Zehazki, Arnotegi eta Larrotagaña kaleetan 553 metro luzerako hodiak jarriko dira, eta 21 hornikuntza-hartune eta beste 21 saneamendu-hartune ere jarriko dira. Orreagako Bidea kaleko hornikuntza eta saneamendu sareen berriztatze proiektuak 580 metro luzerako hodiak jartzea aurreikusten du, eta baita 50 hornikuntza-hartune eta beste 50 saneamendu-hartune ere. Hori guztiari, Toki Administrazioaren Departamentuak emandako beste diru-laguntza gehitu behar zaio; 709.514 eurotako (1.013.593) diru-laguntza hori Arnotegi eta Larrotagaña kaleen eta Pachuela Plazaren zoladura jartzeko da. Proiektuak, euri-jasotzea badauden hodi-biltzaileekin lotuz egitea ere aurreikusten badu ere, kaleetako galtzadan hormigoizko zoladura jartzea, eta espaloian eta Pachuela plazan galtzada-harria jartzea jasotzen du. Galtzada-harri erromanikoa 1.908 metro koadrotako azaleran jarriko da. Orreagako Bidea kaleko zoladura jartzea 3.877 metro koadrotako azaleran izango da eta espaloietan galtzada-harria jarriko da, 2.784 metro koadrotako azaleran. Gainera, 17 erregistro-putzu ipiniko dira eta lorezaintza lanak eta telefonia, ureztatze eta energia elektrikorako kanalizazio lanak ere egingo dira.
- Peralta: 10.268 euro (15.518) Barandilla auzoko argiztapen publikoaren berriztatze osorako. Jarriko diren argiak itxiak izango dira eta aluminiozko karkasa izango dute. 11 argi-puntu aurreikusi dituzte. Diru-laguntza honi 48.275 eurotako (70.000) beste diru-laguntza bat lotu behar zaio, Río kaleko hornikuntza-bulkadaren sarea aldatu ahal izateko.
- Gares: 245.317 euro (405.598) Eunea depositutik herriko erdialdera doan hornikuntza-hodia berriz jartzeko. Hodiaren luzera guztira 1.560 metro linealetakoa izango da. Halaber, 18.032 eurotako (29.881) diru-laguntza eman da Lapoblación kaleko egungo hornikuntza-hodiaren zati bat berriztatzeko.
-Unxgo San Martin: 228.851 euro (326.930) sareen berriztapenerako hirugarren fasea dela eta kaltetuak izan diren kaleen zolaketarako (funtsean, Sol eta Abadia kaleak geratzen dira bukatu gabe). Proiektuak ondorengo zolak jasotzen ditu: hormigoia (1.998 metro koadro), nahasketa asfaltikoa (1.182 metro koadro) eta aurrefabrikatutako galtzada-harria (1.278 metro koadro). Gainera, euri-sarearekin zerikusia duten zatikako ekimenak aurreikusten dituzte San Salador, Zapata eta Sales Muruzabal kaleetan.
- Tafalla: 366.577 euro (523.681) Baldorba kalearen ingurunean zolaketa egin, bai eta Panuela kaleko zati batean ere, dagokien euri-sarearekin. Lan honetarako zola asfaltikoa erabiliko da 2.704 metro koadrotan eta lauza hidraulikoa 1.434 metro koadrotan.
- Ukar: 194.386 euro (278.337) sare-obrak (4. fasea) direla eta kaltetutako herriko kaleetan zola jartzeko. Zolaketa 5.000 metro koadro ingurutan egingo da. Proiektuak, gainera, hormigoizko ubide aurrefabrikatutakoa, argiteria publikoaren kanalizazioa eta 22 argi-kutxatila jasotzen ditu.