(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak "Navarra en la Antigüedad" argitaratu du osteguna, 2006.eko abenduak 7

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko Príncipe de Viana Instituzioak, Historia Sailaren barnean, "Navarra en la Antigüedad" liburua argitaratu berri du. Lanak hamahiru adituren kolaborazio-lanak biltzen ditu eta, besteak beste, ondorengo gaiei buruzkoa da: iturriak, biztanleak, onomastika, lurraldea eta baskoien leinua, antzina berantiarra edo kristautasunaren ezarpena.


Liburuaren azala

Liburuaren portada ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak argitaratu duen lanak "Antzinatik eraiki den" Nafarroaren aniztasuna jasotzen du. Horrela, 2004. urtean, Tuterako UHUNen Zentro Elkartuak "Nafarroa Antzinaroan" gaia lantzeko, mahai-ingurua martxan jartzea erabaki zuen, unibertsitateko irakasle eta ikertzaile ospetsuei lekua eginez. Mahai-inguruaren xedea Nafarroak Antzinako Historian izan zuen ezagutza eguneratzea zen; izan ere, Nafarroa bidegurutzean kokatuta dagoen lurraldea izan da: influentzia-zubia, lurralde estrategikoa eta emankortasun ekonomiko handikoa.


Azken emaitza lan hori izan da eta, bertan, lehen aipatu dugun mahai-inguruko hitzaldiak agertzen dira. Mahai-inguru horretan parte hartu zuten hamabost adituak hainbat unibertsitatekoak ziren: Nafarroa, Bartzelona, Zaragoza, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala, Euskal Herria, Kantabria eta Juan Carlos I.a. Aditu horiek, egin berri diren aurkikuntzak oinarri hartuta, Nafarroako Antzinako Historiako arazorik garrantzitsuenak aztertu zituzten; koordinazio-lanak, aldiz, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Javier Andreu Pintado jaunak egin zituen. Zalantzarik gabe, lanaren egileen kalitatea, bere argitalpenaren aukera eta gaiaren interesa kontuan hartuta, lan hori erreferente bilakatuko da Nafarroari buruzko ikerketa historikoetan, zehazki, eta Espainiako Antzinakoetan, oro har.


Liburuaren 700 ale argitaratu dituzte eta 9 eurotan salduko dira Nafarroako Gobernuko Argitalpen Funtsean eta liburu-dendetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa