(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Familiak, gazteak, literatura, musika eta arte plastikoak izango dira "Nafarroa: guztion arteko etorkizuna eraikiz" ekimeneko gaiak osteguna, 2006.eko abenduak 7

Jesús Hernándezek, Tomás Yerro Villanuevak, Fernando Sesmak eta Fermín Alvirak hartuko dute parte erakusketaren hitzaldi zikloan


Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak egin zuen bisitaren irudia.

Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak egin zuen bisitaren irudia. ( irudia handitu )

Datorren astean, "Nafarroa: guztion arteko etorkizuna eraikiz" erakusketarako Arte Viva Fundazioak programatu eta diseinatu duen heziketa-eskaintzaren barnean kokatuako hitzaldi-zikloak aurrera jarraituko du. Hitzaldiak Baluarte Kongresu Jauregi eta Auditorioko Muralla Aretoko tailerretan izango dira. Horiek guztiak 19:30ean hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.


Astean zehar lau hitzaldi egitea aurrez ikusi dute. Lehena abenduaren 11n, astelehenean, izango da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko departamentuko irakasle den Jesús Hernándezek emango du. Irakasleak "Familia eta gazteak Nafarroan" gaia hartuko du hizpide. Bigarrena, abenduaren 12an, asteartean, izango da eta idazlea, irakaslea eta Vianako Printzea Instituzioko (Nafarroako Gobernua) zuzendari ohia den Tomás Yerro Villanuevak "Literatura" gaiari buruz hitz egingo du. Asteazkenean, abenduaren 13an, musikaria eta Pablo Sarasate Nafarroako Musika Kontserbatorioko irakaslea den Fernando Sesmak "Musika" hatuko du mintzagai; eta, astea bukatzeko, ostegunean, abenduaren 14an, artista plastikoa eta kudeatzaile kulturala den Fermín Alvira Palaciosek "Arte Plastikoak" gaiari buruz hitz egingo du.


Erakusketako hitzaldi-programa publiko guztiei zuzendutako dibulgaziozko ekimen-multzoaren baitan dago, eta foru-erkidegoko errealitate guztiak bere gain hartu nahi ditu, horien egoeraren analisia hainbat esparru zientifiko, sozial, ekonomiko eta kulturaletatik aztertuz.


Hezkuntza-eskaintza hori, astean zehar, 6 eta 18 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduerekin osatuko dute. Pasa den astean, jarduera horietan ondorengo ikastetxeek hartu zuten parte: Nuestra Señora de Asunción Ikastetxea (Santakara), El Molino Ikastetxe berezia, Burlata Ikastetxea, Santa Catalina Ikastetxea eta Europako Foroa. Joan den astean, gainera, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak ere bisitatu zuen erakusketa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa