(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Genero-indarkeriaren biktima izanda, errekurtso ekonomiko nahikoa ez dutela frogatzen duten emakumeei emateko diru-laguntzen deialdian banakako ebaluazioaren erregimena onartu da astelehena, 2006.eko abenduak 11

Genero-indarkeriaren biktima izanda, errekurtso ekonomiko nahikoa ez dutela eta lanpostu bat lortzeko arazoak dituztela frogatzen duten emakumeei diru-laguntzak eskaintzen zaizkie. Nafarroako Gobernuak diru-laguntza hauen barruan banakako ebaluazioaren erregimena aplikatzen duen akordioa sinatu du.


Akordioak dioenez, genero-indarkeria jasaten duten emakumeen kolektiboa jarduera bereziak behar dituen kolektibotzat hartu behar da, jasotako tratu-txarren berehalako eta epe-luzeko ondorioak arindu behar baitira.


Ildo horretan, eta 2002ko uztailaren 22ko 22/2002 Foru Legearen barruan, indarkeria sexistaren aurkako osoko neurriak hartzeko, Nafarroako Gobernuak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei babesa emateko hainbat baliabide jarri ditu martxan, besteak beste, Larrialdietarako Zentroa, Harrera Etxea eta Erresidentzia Pisuak sortu dira, eta baita bestelako zerbitzu teknikoak ere, hala nola, etxebizitzak gordetzea.


Emakumeek beren erasotzaileengandik banandu eta lan-merkatura eta gizartera bueltatu ahal izateko, zerbitzu eta laguntza-sarea garatuz joan behar da. Helburu horrekin, Gizarte Ongizateko Institutuak emakume horiei laguntzak emateko deialdiaren proposamena egin dute. Laguntza horien arabera, emakumeak errekurtso ekonomiko nahikoa ez duela eta lanpostu bat lortzeko zailtasun bereziak dituela frogatuz gero, deialdiko eskakizunak bete ahala ordainketa bakarreko diru-laguntza emango zaio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa