(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruña eta Fitero, Nafarroan modernizazio teknologikorako "Hiri bereziak" Europako programaren hiri-pilotu astelehena, 2006.eko abenduak 11

Nafarroako Gobernuak, gaur goizean, Iruña eta Fitero aukeratu ditu Europako "Hiri bereziak" programa garatzeko leku. Programa horrek tokiko administrazioen teknologia eta informazio tresnak modernizatzea du helburu, horrela, herritar guztiei zerbitzu modernoenak telematika bidez eman ahal izateko.


Aipatu dugun programa "2010 Aurrera Plana" izenekoaren barruan dago eta Nafarroako Gobernuak eta Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioak pasa den ekainean sinatu zuten Foru Erkidegoan informazio-gizartearen garapen-politikarako eremu bateratua garatu ahal izateko.


"Hiri bereziak" programa Nafarroan oso desberdinak diren bi herrirekin jarriko da martxan: lehena Iruña da eta badu jada plataforma teknologiko eta informatikoa, eta langileek plataforma horrekin egiten dute lan herritarrei zerbitzuak eskainiz, baita teknologia berrien bidez; eta bigarrena, Fitero da eta bertan urrutiko sistema berri baten bidez lan egingo da, hau da, Animsa eta Tracasa sozietate publikoek kudeatuko duten plataforma teknologikoa erabiliko dute. Etorkizunean, berezko sistema informatikoak izan ezin ditzaketen herriek ere plataforma hori erabili ahal izango dute.


Bi esperientzia horiek posible egin ahal izateko, zenbait urtetarako (2006 eta 200/) izango den aurrekontua onartu da. Aurrekontu hori 2,2 milioi eurotakoa izango da eta honela ordainduko dituzte: Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioak milioi bat euro; Nafarroako Gobernuak 697.000 euro; Iruñeko Udalak 500.000 euro; eta Fiteroko Udalak 300.000 euro.


Hiri-pilotuek jarraitu beharreko pausuak

"Hiri bereziak" programaren helburuak Europako eta Nafarroako tokiko administrazioek ematen dituzten zerbitzuak modernizatzea eta ahal den gardentasun handiena ematea dira, internet bidez herritarrei egunean 24 orduko zerbitzuak emanez, arreta-denbora gutxituz eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzu bakoitzaren barne-kudeaketa eta kudeaketa administratiboa modernizatuz eta sinplifikatuz. Horretarako, aukeratu diren hiriek (Fiteroren kasuan, Udalak Animsa eta Tracasaren babesa jasoko du) erabiltzen duten plataforma teknologikoa modernizatuko dute. Plataforma horretan ondoren zerrendatuko diren hainbat zerbitzu gehituko dira, udaleko langileek egin beharreko lanak sinplifikatze aldera.


Plataforma berritu ondoren, herritarrei zerbitzu horiek internetez ere ematea da helburu, urtean 365 egun 24 orduz:


- zerbitzu orokorrak: erregistro telematiko bidez hainbat zerbitzu egin ahal izango dira. Zerbitzu horien artean ondorengoak ditugu: pertsona eta enpresa datuak, espedienteen kontsulta eta segimendua eta bere tramite guztiak, ziurtagiriak eskuratzea, agiri eta eskaeren deskarga, baita informazio zerbitzuena ere (araudiak, atentzio ordutegiak edo zergadunen egutegiak).


- zerga-kudeaketa zerbitzuak (ondasun higiezinen zergak, IAE, plusbalioa edo trakzio mekanikoko ibilgailuenak): kontsultak, helbideratzeak, errekurtsoak aurkeztu, titulartasun aldaketak, altak eta bajak, autokitapenak …


- bilketa-zerbitzuak: multa edo tributuen ordainketa internet bidez, zorren kontsulta, ordainketen zatikapen edo atzeramendua, ordainketa edo bikoizketa agiriak eskuratzea, itzulketak…


Gainera, udalarekin egun osoan zehar izapideak kudeatu edo egin ahal izateaz gain, tokiko administrazioekin harremanetan jartzeko garaian internet erabiltzeak gastu txikiagoa izango du (izapideak azkarragoak izango dira eta pertsona gutxiago beharko dira leihatilan, paper gutxiago erabiliko da, gutxiago konpultsatuko da…). Onura hauek guztiak, batez ere, programa berri honek erabiltzen dituen datu-baseei esker izango dira, herritarrari tokiko administrazioarekin edozein kudeaketa egiterakoan dokumentuak behin eta berriz aurkeztu beharra kenduko baitio.


 Halaber, Nafarroako Gobernuaren nahia hiri-pilotu hauek eta ondoren administrazio elektronikoaren programan sartuko direnek zerbitzu-karta bat izatea da. Zerbitzu horretan udalak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak zerrendatuko dira eta baita zerbitzu horietarako udalak eskaintzen duen kalitate eta arreta ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa