Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Guztira 133,5 milioi euroko inbertsioa da
Ardatz Estrategikoak bizkortzeko Planaren Mapa
Nafarroako Gobernuak gaur egin duen bilkuran, errepideak eraikitzeko eta hobetzeko dauden bederatzi proiekturen obren kontratazioa baimendu du. Eraiki edo hobetu behar diren errepideak ondorengoak dira: Ebro/A-68 Autobia (N-232 errepidea zabaltzea), Pirinio/A-21 Autobia, Belateko ardatza (N-121-A) eta Lizarra-Tafalla-Zangoza Ardatza.
Jarduera horiek "Lurralde-interesa duten komunikazio-ardatz estrategikoetan eta errepide-jardueretan inbertsioak bizkortzeko Plana"ren barnean daude eta inbertsio guztia 133.573.984 eurotakoa da, 2007-2009 denboraldian.
Aipaturiko planak, Nafarroako Inbertsioen Sustapen eta Azpiegituretarako Sozietatearekin (SPRIN) elkarlanean egingo da. Plan horrek, guztira, 29 jarduera ditu eta xede bikoitza du: batetik, Nafarroako komunikazio-ardatz estrategikoen eraikuntza bizkortzea, Foru Erkidegoaren lehiakortasuna hobetuko duten ahalmen handiko azpiegiturak egiteko garaian irmoki aurrera egin ahal izateko; eta bestetik, lehen aipaturiko helburua osatuz, lurraldearen irisgarritasuna funtsean hobetuko duten errepideak berritzea.