(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,2 milioi euroko gastua onartu du Gobernuak familia ugarien autobus-bonuen tarifak jaisteko astelehena, 2006.eko abenduak 11

Nafarroako Gobernuak 1.247.660 euroko gastua onartu du gaurko bilkuran familia ugarien onurarako. Gastu hori Iruñerriko hiri-garraioko autobus bonuen salneurria familia ugariei murrizteko egingo da 2007-2009 aldian.


Neurri hori Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak joan den azaroaren 25ean onartu zuen eta bere helburua familia ugarientzat izango den tarifa berezia sortzea da. Bonuaren salneurria ohikoa baino %20 gutxiagokoa izango da.


Hobari hori aurreikusita dago familia ugariei buruzko 2003ko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen  10. artikuluan. Beraz, Nafarroako Gobernua izango da tarifa berrien ondorio ekonomikoei aurre egingo diena. Diru-kopuru hau 2007-2009 aldian 1.247.660 eurokoa izango da eta honelaxe banatuko da: 347.276,97 euro 2007an; 424.850,27 euro 2008an eta 475.533,68 euro 2009an.


Kopuru horiek Foru Erkidegoak eman izan dituen hobariei gehitu behar zaie. Orain arte eman duen diru-kopurua eskualdeko hiri-garraioan dagoen defizitaren %65a da. Hau guztia kontutan hartuta, Foru Administrazioak 2006-2009 aldian emango duen diru-kopurua 5.040.063 eurokoa izango da.


Gaur onetsitako erabakiaren bidez, Gobernuak II. Hiri-garraioren Plana aldatzea onartu du tarifa berriak bertan sar daitezen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa