(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak Erriberako hondakin solidoen tratamendurako planta inauguratu du asteartea, 2006.eko abenduak 12

Instalazioaren inbertsioa hamar milioi eurotakoa izan da eta energia berriztagarria sortuko du


Sanz Presidenteak, gaur goizean, Nafarroako hiri-hondakinentzako den lehen biometanizazio planta inauguratu du. Instalazioa Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateak kudeatzen du. Instalazioa "El Culebrete" (Tutera) izeneko lursailean dago eta Nafarroako hainbat lekutatik datorren zaborra oinarri hartuz, energia sortzen du.


Proiektua aurrera eramateko beharrezkoa izan den inbertsioa 9.616.193 eurotakoa izan da; kopuru horretatik, 4.992.492 euro Nafarroako Gobernuak eman ditu, Europako Kohesio Funtsak, berriz, 3.662.082 euro, eta gainerako 209.704 euroak Toki Administrazioko Departamentuak eman ditu.


Hasiera emateko ekitaldian, Nafarroako Gobernuko Presidentearekin batera, Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán, Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateko Presidentea eta Gerentea (José María Navarro eta Fermín Corella, hurrenez hurren)eta Tuterako Alkatea, Luis Casado izan dira.


Gaur ireki den plantaren tratamendu-ahalmena urteko 50.000 tona hondakinekoa da, eta gainera, 6.000 tona konpost eta 130.000 megawatt sortzen ditu egunean. (Hiru pertsona bizi diren etxean egunean lau megawatt baino gutxiago kontsumitzen dira). Gainera, zabortegian uzten diren hondakinak murrizten ditu eta horri esker, Nafarroak Europako arautegia bete ahal izango du. Europako arautegiaren arabera, 2009ko uztailaren aurretik, zabortegietara eramango diren hiri-hondakin biodegradagarrien kopurua 1995ean sortutakoen %50 baino gutxiagokoa izan behar du.


Bestalde, instalazioak zabor organikoa egonkortzen du, zabortegiei buruzko arautegiak ezarritako akordioa jarraituz. Horrela, biometanizazio-tratamenduaren ondoren botatzen diren hondakinen kontaminazio-ahalmena nabarmen jaisten da, bai atmosferarekiko, eta baita lur-azpiarekiko ere.


Sanz Presidenteak plantara egin duen bisitaldian, hondakin-tratamenduaren faseak ezagutu ditu. Instalazio berriaren osagai adierazgarrienetariko bat hondakin organikoak biogas bihurtzen dituen erreaktorea da. Erreaktoreak, gainera, energia elektrikoa sortzen du. Sistema honek metanoa atmosferara isurtzea galarazten du. Metanoa "berotegi-efektua" sortzen laguntzen duen bigarren gasa da, karbono dioxidoaren ondoren. Beraz, sortzen duen energia garbia eta berriztagarria da eta Kiotoko Protokoloarekin kontsekuente izan nahi duen jarduera eremuaren barruan dago.


Une honetan, instalazioak eguneko hogeita hamar tona hondakin tratatzen ditu. Alde batetik, materia organikoa banatzen eta garbitzen du ondoren prozesatu eta digestorean jarri ahal izateko; eta bestetik, birzikla daitezkeen hondakin bizigabeak bereizten ditu, hala nola, papera, plastikoak, latak edota brik-ak. Bere kapazitateak eguneko 120 tona tratatzea ahalbidetuko du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa