(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak hazkunde erritmoa bizkortu egin du 2006ko hirugarren hiruhilekoan asteartea, 2006.eko abenduak 12

Enpleguaren hazkunde handiak eta inflazioaren atzerakadak 2007. urtea ona izango dela iragartzen dute


Nafarroako ekonomiak hirugarren hiruhilekoan izan duen garapenaren ezaugarri nagusia hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren bizitasuna; inflazioaren atzerakada nabarmenak ere, 2007. urterako aurreikuspen onuragarriak ahalbidetzen ditu.


Horrela jaso da gaurko prentsaurrekoan aurkeztu duten "Nafarroako Egoera Ekonomikoa" argitalpenaren 63. zenbakian. Prentsaurrekoa Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, Francisco Iribarren Fentanesek, hitz egin du eta bere esanetan, Nafarroako ekonomiak sortu duen Barne Produktu Gordina (BPG) 2006ko hirugarren hiruhilekoan %3,9 igo zen; aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, hirugarren hiruhilekoaren tasa bi hamarren handiagoa da.


Aipatu dugun erregistro hori Espainiako ekonomiak lortu duen %3,8 baino hamarren bat gorago dago. Espainiako ekonomia bere hazkundea arinki areagotu zuen eta euro zonarako lehen aurreikuspenek zioten %2,7ko tasa erraz gailendu zuen; tasa horrek bigarren hiruhilekoaren jarduera hedakorra ehuneko hamarren batean baretu zuen.


Eskaintzaren ikuspuntutik, aurtengo hirugarren hiruhilekoan Nafarroako ekonomiak duen portaera hedakorra industria eta eraikuntzaren bizitasunean oinarritu da; zerbitzuek, aldiz, joan den aldiko hazkunde erritmo berberarekin jarraitu dute; eta azkenik, nekazaritzak, pasa diren hiruhilekoen antzera, bere hazkunde-tasa murriztua moteldu du.


Lehen sektoreak emandako balio erantsi gordina %0,4 handiagoa izan zen pasa den urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz; bigarren hiruhilekoaren hazkunde-tasa, ordea, %0,6koa izan zen. Sektorearen jarduerak duen aurrerapen erritmo eskasak abiadura moteltzeak aipaturiko tasak dakartza, eta horien arrazoia abere-produkzioak izan duen atzerakada handiena da; atzerakada horrek hegaztien eta behien haragiaren jaitsiera nabarmenak ekarri zituen, eta baita, neurri txikiagoan, txerriena ere.


Nafarroako industriak, berriz, balio erantsia %2,4 igo zuen hirugarren hiruhilekoan, bigarrenean baino hamarren baten erdia gehiago. Horrela, urte hasieratik sektorearen jardueran nabarmena eta pixkanakakoa den suspertze-prozesua indartzen ari da. Jarduera desberdinak aztertuz, hobekuntza orokorra izan bazen ere, papera, egurra eta altzarien adarrek bizitasun handiena erakutsi zuten, baita Beste manufaktura-industria batzuk ere.


Eraikuntzak, industriak bezalaxe, aztertutako aldian joera hedakor bizkortua adierazi zuen. Pasa diren zortzi hiruhilekoetan bezala, jardueraren hazkunde-tasa handienak erregistratzen dituen sektorea izaten jarraitzen du. Eraikuntza-adarrek sortutako balio erantsia %5,2 igo da azken hiruhilekoan eta aurrekoetan %4,8 igo zen. Igoera hauen arrazoiak etxebizitzen eraikuntzak jarraitu izana eta azpiegituren obrak izan dira.


Bere aldetik, hirugarren sektoreko jarduerek hirugarren hiruhilekoan aurrekoetan bezalako garapen onuragarria izan zuten. Lortu duten balio erantsiaren hazkunde-tasa pasa den urteko berdina izan da: %4,5. Hazkunde erritmo egonkor eta bizi hori merkatu-zerbitzuetara zabaldu da, bigarren hiruhilekoan lortutako %4,6ko hazkunde-tasa mantendu baitute; baina baita merkatu-zerbitzuak ez direnetara ere, horiek %3,6 igotzen jarraitu baitute.


Eskaeraren ikuspuntutik, Nafarroako Hiruhileko Kontabilitatearen estimazioek Nafarroako ekonomiaren ibilbide hedakorra azpimarratzen dute. Joera hori, neurri batean, barne-eskaera hobetu delako da, eta baita kanpo-eskaera garbiaren portaera neurri txikiagoan izan delako kaltegarria.


Barne-eskaerak hamarren bateko ekarpen lagungarria egin zion BPGaren hazkundeari. Laguntza honek %4,1 puntutara igo zuen, kapital-eraketa gordinaren hazkunde-erritmo bizkorrari esker. Eraketa hori kapital-ondasunetako inbertsioei eta, batez ere, eraikuntzan egiten diren inbertsioei esker bizkortzen da. Halaber, azken kontsumoaren gastua era egonkorrean hazi da; kontsumo pribatuaren bariazio-tasak %4 inguruan daude eta hobekuntza txiki bat izan du, kontsumo publikoak bezalaxe.


Kanpo-eskaerak, aldiz, BPGaren hazkunde osoari bi hamarren baino ez zizkion kendu; urteko lehen bi hiruhilekoetan hiru hamarren kendu zizkion produktu gordinari.


Aduanei buruz, iraila bitartean jaso diren kanpo-komertzioaren datu orokorrek esportazioen gorakada bat adierazten dute: %8,5; pasa den ekitaldiko lehen bederatzi hilabeteetan %0,5 jaitsi zen. Inportazioak, aldiz, %15,1 igo dira; pasa den urteko aldi berean, %2,3ko jaitsiera erregistratu zen.


Azken hilabeteotan Nafarroako ekonomiaren hazkundeak izan duen erritmo bizkortuak herrialdeko lan-merkatua hobetu du. Enplegua igo egin da, Hiruhileko Kontabilitatearen ikuspuntutik, hirugarren hiruhilekoan %3ko igoz; bigarrenean, aldiz, %2,9 igo zen. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan erregistratu den langabezia, berriz, urte arteko eta hiruhileko batezbesteko %6,6 jaitsi zen; aurrez, %5,9a jaitsi zen, urriko jaitsiera %7,7koa izanik eta azarokoa %6,9.


Hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren garapen onuragarria osatuz, Nafarroako inflazioa, prezio energetikoen jaitsiera nabarmena jasoz, hirugarren hiruhilekoaren bukaeran abiadura moteldu zuen urte arteko %2,6ra iritsi arte. Bigarren hiruhilekoan %3,8an zegoen eta urrian %2ra murriztu zen Espainiako batezbesteko %2,5arekin alderatuz. Azken hilabetean, herrialdeko azpiko inflazioa %2,3an jarri zen, irailean baino hiru hamarren gutxiago eta ekainean baino bost gutxiago.


Nafarroako Gobernuak urri arte, berau barne, jasotako bilketa likidoa 2.732 milioi eurotakoa izan zen. Kopuru hori Foru Ogasunak zuzenean kudeatzen dituen zerga guztiena da eta pasa den ekitaldiko lehen hamar hilabeteetan baino %15,4 gehiago izan da. Igoera %20koa izan zen zerga zuzenei dagokienean eta zeharkako zerga guztien %10,9an jarri zen. Estatuko zerga-doikuntzaren garapena, tasak eta hainbat diru-sarrera kontuan izanik, zerga-bilketa osoa 2.887 milioi eurotakoa da, pasa den urtean baino %15,9 gehiago.

Dokumentazioa:
1212ec91[1]_eus.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa