(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

16 herrialdetako hainbat aditu hizkuntzen promozio eta ikaskuntzarako lau proiektu sustatzeko asmoz ari dira lanean aste honetan Iruñean asteartea, 2006.eko abenduak 12

Nafarroa bi proiektutako koordinatzailea da (hizkuntzen auto-ikaskuntza eta Lehen Hezkuntzarako ipuin eleanitzak sortzeko proiektua) eta beste bietan ere parte hartu du


Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy Zuecok, prentsaurrekoa eman du gaur, Nafarroako Gobernuak antolatuta, Iruñean dauden europar topaketaren inguruan hitz egiteko. Biltzar hori Sócrates/Lingua 2006 (hizkuntzen ikaskuntza eta ikaskuntzaren promozioa) azken deialdian Europako Batzordeak aukeratu zituen lau proiektuei dagozkien lan-taldeen artekoa da.


Prentsaurrekoan, kontseilariarekin batera ondorengo pertsonak egon dira: Euroed eta Euroinclusión hizkuntzan ikaskuntzarako europar sareen lehendakaria; "Tool" proiektuaren koordinatzailea, Stefan Coligaba; eta Hizkuntzen Auto-ikaskuntzarako Nafarroako Zentroa (CNAI) den elkarte publikoko zuzendari pedagogikoa eta berrikuntzakoa, Gabriel Rubio.


Egunotan Iruñean, Europako Hizkuntzen Irakaskuntzarako Berrikuntza Astearen barnean, aztertuko diren hizkuntzen promozio eta ikaskuntzarako lau proiektuetatik bi, Foru Komunitateak sustatu eta koordinatzen ditu zuzenean, eta beste bietan ere Nafarroako teknikariek parte hartzen dute.


Gainera, lehen aldia da Nafarroak hizkuntzen ikasketaren promoziorako diren Europako proiektuetan parte hartzen duela. Lehen aldia da, baita ere, Espainiako eskualde batek Lingua jardueretako bi proiektu eskuratzen dituela deialdi berberean.


Iruñeko topaketa abenduaren 8 eta 17 bitartean ospatuko da eta Europako 16 herrialdetako adituak bilduko ditu. Aditu horien artean, zortzi unibertsitatetako irakasleak izateaz gainera, badira irakasleen prestakuntzarako hainbat zentrotako adituak, helduen hezkuntzarako zentroetakoak edo fundazioetakoak, eta baita hizkuntza aholkulariak eta euren herrialdeetako hezkuntza-munduan paper garrantzitsua jokatzen duten hainbat aditu ere. Aipatu dugun Lingua deialdiaren barnean egongo diren ekimen guztiak Europako Batzordeak %70ean finantzatzen ditu.


Nafarroako Gobernuaren kasuan, topaketaren antolaketa eta proiektuetan parte hartze lana Hizkuntzen Auto-ikasketarako Nafarroako Zentroak (CNAI) darama, Hezkuntza Departamentuaren barnean dagoen erakunde publikoak.



Lau proiektuak, xeheturik


Joan diren 9 eta 10ean, larunbata eta igandea, "Don’t Give Up!" (Ez ezazu utzi!) proiektuko lan-taldea bildu zen. Proiektu horretan Nafarroak kide gisa parte hartzen du eta bere lana "ohitura onak" jasotzen dituen katalogo bat sortzeko asmoz hasi zuen. Katalogo hori irakaskuntza eraginkorrari eta helduak diren ikasleak motibatu eta estimulatzeko kurtsoen metodologiei buruzkoa da. Hizkuntza ikasketak hasten dituen ikasle helduen %50ak utzi egiten duela kalkulatzen da. Katalogoa Europa osoko hainbat hizkuntza ikastaro eta metodologia aztertuz osatuko da. Lana burutzerakoan, katalogoak gida eta neurri praktikoak eskainiko dizkie irakasleei, autoritateei, hizkuntzen ikaskuntza zentroei eta ikastaroen diseinatzaileei.


Abenduaren 11 eta 14 bitartean, astelehenetik ostegunera, hizkuntzen ikaskuntza autonomorako lan-taldeak (ALL-Autonomous Language Learning) eta online y offline hizkuntzak ikasteko tresnak aztertzen dituzten taldeak (TOOL–Tool for online and offline language learning) bilduko dira. Lehenaren koordinatzailea Foru Komunitatea da eta bigarrenean Nafarroak kide gisa hartuko du parte. Talde horiek erdi-presentzialak diren metodologien garapena ("blended learning") eta hizkuntzen ikaskuntzan duten aplikazioa jorratuko dituzte.


Nafarroako Gobernuak koordinazio-lanak egiteaz gain, CNAIaren bitartez, software nahikoa emango du herrialdeetako adituek euren ikastaroak erdi-presentzial moduan eman ditzaten. Ildo horretan, ekipoa metodologia erdi-presentzialean trebatuko du eta online jarduera mota berrien garapenean parte hartuko du Europako beste aditu batzuen laguntzari esker.


Bi proiektu hauek komunitateko hizkuntza-politikan lehentasun garrantzitsuak ezartzen lagunduko dute; hala nola, hainbat hizkuntza irismen gutxikoa izanik ikasleak izan daitezkeen pertsona gehiagori hizkuntza eskura jartzea, edo europarren profil eleanitzaren sorkuntzan lagundu. Bi lan-talde horien azken produktuak ondorengo hizkuntzen ikastaro erdi-presentzialak izatea espero da: turkoa, lituaniera, errumaniera, bulgariera, nederlandera, estoniera, hungariera, maltera eta esloveniera.


Azkenik, abenduaren 15ean, ostiralean, eta 16an, larunbatean, "Chain Stories" (Ipuin kateatuak) taldea bilduko da. Proiektu horretan parte hartzen duten hainbat herrialdetako kideek, Nafarroak koordinaturik, Lehen Hezkuntzako ikasleengan aplika daitezkeen elkar-ulertze eleanitzaren posibilitate didaktikoak aztertuko dituzte.


Proiektu berritzaileak Lehen Hezkuntzako ikasleen kontzientzia eleanitza esnatzea dute helburu, horretarako hainbat hizkuntzetan istorio kateatuak sortuz eta ulertze eleanitzerako hizkuntza-jokoak eginez. "Chain Stories" proiektuak hizkuntza-familia berdinaren barnean dauden baina gutxi erabiltzen eta irakasten diren hizkuntzak, ikasteko grina handitzea lortu nahi du. Proiektuak parte hartzen duten herrialdeetako 1.250 eta 2.500 ikasle bitartera iritsi nahi du, eta ondoren, esperientzia zabaldu proiektuan sortu diren baliabide didaktikoak erabil ditzaten.

Dokumentazioa:
1212ed88[1]_eus.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa