(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria etorkizunean egingo den Uharteko Arte Garaikideko Museoaren aurkezpenean izan da asteazkena, 2006.eko abenduak 13

Nafarroako Gobernuak milioi bat euro emango dizkio Zentro berriari; berau 2007. urteko bigarren zatian irekiko da


Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, gaur goizean Uharteko Udalak antolatu duen etorkizuneko Uharteko Arte Garaikideko Museoaren aurkezpenean parte hartu du. Bisitaldian, Corpas kontseilariarekin batera Uharteko alkatea, Amparo Miqueléiz, Kulturako zuzendari nagusia, Camino Paredes, eta Enrique Ordóñez, etorkizuneko Arte Garaikideko Zentroa kudeatuko duen pertsona.


Gogoan izan behar da pasa den azaroaren 23an Nafarroako Gobernuak proiektuan parte hartzeko borondatea berretsi zuela. Borondate hori 2007ko Aurrekontu Proiektuan ageri da, Zentro berrirako 1.000.000 euroko partida zuzendu baitute. Gainera, Foru Gobernuak Zentroaren Patronatuan hartuko du parte.


Eraikuntza Mokarten dago kokatua eta 6 milioi eurotako inbertsioa behar du. Eraikuntzak hiru pisu ditu eta lehiaketa bidez hautatutako Franc Fernández, Xabi Vancelles eta Carles Puig Kataluniako arkitektoek diseinatu dute. Eraikuntza egiteko obrak datorren urte hasieran bukatzea espero da eta Zentro berria 2007ko bigarren zatian martxan jartzea aurreikusi dute. Zentroaren kudeaketa Donostiako Ordoñez Falcón Fundazioari esleitu zitzaion pasa den irailean.


Zentroaren helburua Corpas kontseilariak azaldu du: "diziplina desberdinen arteko korrespondentzia, elkarrekikotasuna eta sinergiaren bidez kohesio artistikorako tresna bihurtzea; kultura-gune berriak arteen ikerketa artistikoa, berrikuntza eta esperimentazioa lehenetsiko ditu eta bere programazioaren xedea ideia eta esperientzia berriak sustatzea izango da, XXI. mendean Nafarroako kultura-sarearen zati bihurtuz".


Zentzu horretan, "Patxi Buldain Bekak" sortzea erabaki dute. Beka horiek 30 urtetik beherako artistei zuzenduak dira eta bere programak nazioarteko izaera izango du. Programak sei atal izango ditu: imajina (fotografia garaikidea eta bideoa); arte plastikoak (pintura eta eskultura); arte eszenikoak; musika; teknologia berriak; eta proiektuak.


Halaber, Zentroaren erakusketa-lekuaren zati bat "produkzio-tailer" bihurtuko da zehazteke dagoen denbora batez. Tailer horiek euren lana garatu ahal izateko beharrezko duten artistei eskainiko zaizkie, eta ekimena erabilpen-lagapenaren bidez onartuko da.


Gainera, erakusketa-programa eta urteko programa osatuko dituen sail pedagogiko bat ere sortuko da. Sailak hainbat lan egingo ditu: erakusketei buruzko protokolo gida garatuko du; ume-jarduerak egiteko leku iraunkor bat egon litekeela kontutan hartuz, umeei zuzendutako programa berezia egingo du; eta noizean behin gazteei zuzenduriko tailerrak antolatuko ditu. Balio anitzeko aretoan hitzaldiak emango dira; erakusketa-programaren barnean aurreikusiko direnez gain, zinema zikloek, bideoak, musikak eta arte eszenikoek ere parte hartuko dute. Nafarroako beste kultura-zentroekin, hiritar-zentroekin edo museoekin ere lan egingo da ekimenak sustatuz eta babestuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa