(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan ezinduek enplegua izateko promoziorako Batzorde Mistoa sortu dute asteazkena, 2006.eko abenduak 13

Ekitaldiaren buru Javier Caballero eta Isabel García Malo kontseilariak izan dira


Lehendakaritza, Justizia eta Barnea eta Gizarte Ongizatea, Kirola eta Gazteria Departamentuetako kontseilariak, Javier Martínez Caballero eta Isabel García Malo, gaur goizean Nafarroako Jauregian egin den ekitaldiaren buru izan dira. Ekitaldian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan ezinduek enplegua izateko promoziorako Batzorde Mistoa aurkeztu dute.


Azpimarragarria da, 2002. urtetik, Nafarroak bere funtzio publikoan ezinduei enplegua ematearen alde dagoen Espainiako eta Europako araudia indarrean duela. 16/2002 foru legeak enplegu eskaintza-publikoaren %5 ezinduak diren pertsonei gordetzen diela; gainera, lanpostu hutsak betetzerakoan edo aldi baterako kontratuak egiterakoan, foru legeak kolektibo honen aldeko neurriak ezartzen ditu.


Hala ere, hainbat arrazoigatik (gordetako plazen hautaketa, sarbide-proben zailtasuna, hainbat elbarritasunen moldagarritasun arazoak…), errealitateak erakutsi du azken urteotan Nafarroako Gobernuak egindako OPE bakoitzean erreserba hauek ezinduen kolektiboak ez dituela beti optimizatu.


Ezinduek enplegua izateko promoziorako Batzorde Mistoa Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikia dagoen aholkularitzarako kide anitzeko organoa da. Organo horren sorrerarekin, Nafarroako Gobernuaren asmoa minusbaliotasuna duten pertsonei gordetzen zaizkien plaza guztien kopuru handiena horretarako erabiltzea da.

Dokumentazioa:
Informazio-ohar osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa