(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Erriberako nekazaritzako elikagaien industria laguntzeko 6,4 milioi euro emango ditu osteguna, 2006.eko abenduak 14

Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren bidez, Erriberako nekazaritzako elikagaien industria laguntzeko 6,5 milioi eurotako diru-laguntzak eman ditu. Laguntza hori instalazio berriak edo badaudenak handitzeko erabiliko da. Enpresa horiek egingo duten inbertsio osoa 18,8 milioi eurotakoa da.


Ondorengo hauek dira, alfabetikoki ordenatuak, laguntza hauek jasoko dituzten enpresak eta jasoko duten diru-kopurua:


-Ablitas: "Hermanos Bonel, S.L" enpresak 42.844 euro jasoko ditu bere harakintzan egingo duten 285.632 eurotako inbertsioa laguntzeko; "Lorenzo Sandúa, S.L." enpresak 31.430 euro jasoko ditu olio-errota handitzeko behar duen 209.538 eurotako inbertsioa laguntzeko.


-Arguedas: "Sdad. Coop. San Esteban" enpresak 39.923 euro jasoko ditu nekazaritzako produktuen biltegiratzeko eta komertzializatzeko duen industrian hainbat aldaketa egiteko; inbertsio osoa 128.785 eurotakoa da.


-Cabanillas: "Yojorsa, S.L." enpresak 13.673 euro jasoko ditu tipularen manipulaziorako industria instalatu ahal izateko; inbertsio osoa 455.771 eurotakoa da.


-Cascante: "Patatas Río Lombo, S.L." enpresak 81.674 euro jasoko ditu kontsumorako patataren komertzializazio-industria hobetzeko; inbertsio osoa 628.262 eurotakoa da.


-Cintruenigo: "Bodega Cirbonera, Sdad. Coop" enpresak bere instalazioak hobetzeko 27.130 euro jasoko ditu, 82.214 euroko inbertsio osoa laguntzeko; "Almazara del Ebro, Sdad. Coop." enpresak 63.878 euro jasoko ditu harrera-leku eta ekipamendurako industria-nabe berria egiteko eta 220.878 eurotako inbertsioa laguntzeko.


-Corella: "Bodegas Corellanas, S.L." enpresak 7.982 euro bere instalazioak hobetzeko; inbertsio osoa 46.956 eurotakoa da.


-Cortes: "Ultracongelados de Cortes, S.L." enpresak 121.108 euro bere industria handitzeko; inbertsio osoa 756.931 eurotakoa da.


-Fustiñana: "Alimentos y Derivados Navarra, S.A." enpresak 2,8 milioi euro barazki izoztuak fabrikatu eta komertzializatzeko industria instalatzeko; inbertsio osoa 9,5 milioi euro.


-Milagro: "Bonduelle España, S.A" enpresak 50.700 euro landare izoztuen instalazioak hobetzeko eta 338.000 eurotako inbertsioa laguntzeko; eta "Vega Mayor, S.A." enpresak 516.450 euro baratze-industriako instalazioak eta makineria modernizatzeko eta ingurumena hobetzeko; inbertsio osoa 3,4 milioi euro.


-Azkoien: "Ajor, S.A." enpresak 23.817 euro alpapa deshidratatzeko duen industria handitzeko; inbertsio osoa 158.785 eurotakoa da.


-Ribaforada: "Aperitivos y Estrusionados, S.A.U" enpresak 31.672 euro industria egokitu, hobetu eta 105.574 eurotako inbertsioa laguntzeko; "Forrajes de Ribaforada, S.L." enpresak biltegirako eta erosketarako siloak instalatzeko jasoko du diru-laguntza 112.986 eurotako inbertsioa laguntzeko; eta "Agrícola San Blas" enpresak 67.957 euro jasoko ditu nekazaritzako produktuak egokitzen eta komertzializatzen dituen industrian 205.931 eurotako hainbat inbertsio egiteko.


-Sartaguda: "Ecovinal, S.L." enpresak 53.662 euro jasoko ditu ozpina egiteko duen industria handitzeko eta 1,7 milioi eurotako inbertsioa laguntzeko; eta "SAT Endinava" enpresak 11.085 euro jasoko ditu endibia produzitu eta komertzializatzeko duen produkzio-plantan 58.346 eurotako inbertsioa egiteko.


-Tutera: "Uvesa" enpresak 2,2 milioi euro jasoko ditu hegazti-hiltegia handitzeko; inbertsio osoa 14,8 milioi eurotakoa da.


-Valtierra: "Araiz Hualde, S.L." enpresak 50.417 euro jasoko ditu nahastutako pentsuen industria hobetzeko eta 387.825 eurotako inbertsioa laguntzeko; "Sdad. Coop. La Esperanza" enpresak 41.955 euro jasoko ditu nekazaritzako produktuen komertzializatzen eta hornidurak saltzen dituen industrian hozkailu bat instalatzeko eta 131.111 eurotako inbertsioa laguntzeko; "Importaciones Samanes, S.L." enpresak 74.060 euro jasoko ditu kontserba, onddo eta senda-belarren industria hobetzeko eta 617.172 eurotako inbertsioa laguntzeko; eta "Conservas Napal, S.A." enpresak 65.574 euro jasoko ditu barazki-kontserben industria hobetzeko eta 409.838 eurotako inbertsioa laguntzeko.


-Alesbes: "Conservas Hijos de Manuel Sánchez Basarte" enpresak 26.312 euro jasoko ditu barazki-kontserben industriako instalazioak hobetzeko; inbertsio osoa 175.417 eurotakoa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa