(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak "Nafarroako Atlasa. Geografia eta Historia" lana aurkeztu du; edizioak gaztelaniaz eta euskaraz daude osteguna, 2006.eko abenduak 14

Nafarroako ikastetxeetan banatuko da kontsulta-tresna gisa


Atlasaren irudiak

Aurkeztu duten liburuaren irudia.

Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy Zuecok, gaur goizean "Nafarroako Atlasa. Geografia eta Historia" lana aurkeztu du. Kontsulta-tresna horrek material grafiko ugari du eta gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak izango ditu. Hezkuntza Departamentuak Foru Komunitateko ikastetxeetan banatuko du kontsulta-tresna gisa erabil dadin.


Aurkezpenean, Hezkuntza kontseilariarekin batera lanaren egilea, María Cruz Pérez Equiza irakaslea, eta atlasaren alde grafikoaz arduratu den EGN Komunikazioa enpresako ordezkaria izan dira.



Materiala hezkuntza-komunitateak eskatu du


Campoy kontseilariak azaldu duenez, Nafarroako hezkuntza-komunitateak derrigorrezko hezkuntzako gaietan lagunduko zuen bertako atlas geografiko eta historikoa aspaldidanik eskatu izan du. Merkatuan dauden lanak nazio mailako argitaletxeek bultzatu izan dituzte eta Nafarroari eta bere ezaugarriei leku gutxi eskaini izan diete edo akatsak izan dituzte.


Gaur aurkeztu den lana Hezkuntza Departamentuak bultzatu du eta 116 orri dauzka. Atlasaren geografia eta historia atalak gaurkotutako eta errebisatutako informazioaren gainean egin dira, eta gainera, informazio hori era didaktiko eta erraz batean azaltzen da ikusteko euskarri grafiko ugarirekin (lanak 115 argazki, 76 grafiko, 98 mapa, 76 grafiko edo taula eta 2 ortofotomapa ditu).


Zehazki, atlas geografikoaren hiru multzoen datuek (geografia fisikoa, giza-geografia eta ekonomikoa) Nafarroako Gobernuaren beraren hainbat departamentuk egin berri dituzten estatistikak erabiltzen dituzte. Gainera, lanaren mapa guztiak zehaztasun handikoak dira, gai horretan espezializatua dagoen Nafarroako Gobernuko Tracasa enpresa publikoak egin baititu espresuki.


Historiako atalaren edukiak bost multzo handitan banatu dira eta Nafarroako garapen historikoaren arabera ordenatu dituzte:


-Lehenengoan, historiaurreko lehen agerpenak aztertzen dituzte.


- Bigarrenean, erromatar, bisigodo eta musulmanek baskoien biztanleria primitiboaren gainean izan zituzten eraginak aztertzen dituzte.


- Hirugarrenean, Iruñeko Erresuma azaltzen dute Antso III.a Nagusia adierazle nagusitzat hartuta.


- Laugarrenean, Iruñeko Erresumatik Nafarroako Erresumarako trantsizioa adierazten dute Gartzia Berrezarlearekin, Nafarroako Erresumaren sendotzea Antso VII.a Azkarrarekin, Evreux deiturikoen gailurra eta beren Karlos III.a Prestua errege nagusitzat hartuta eta Nafarroa Fernando Katolikoaren proiektu espainiarrera anexionatu zen era berezia, bere foruak eta berezitasuna errespetatuz. Multzo horretan bertan, Nafarroako erregeen kronologia dinastikoa gehitu dute, historiaren bilakaera jarraitu ahal izateko garrantzitsua baita.


- Bosgarren eta azken multzoan, Gaztelan sartu ondoren foruak eta Nafarroako instituzioek izan duten garapena gaur arte. Multzo honetan ere Nafarroako oinarri juridikoaren jarraitutasun izaera eta bere berezitasuna, Nafarroaren eta Espainiar Estatuaren arteko hitzarmenean oinarrituta, bere gobernariak alde batera utzita.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa