(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarran egin behar den Karlismoari buruzko Museoaren zientzia-batzordea osatu dute ostirala, 2006.eko abenduak 15

Gaur goizean, Nafarroako Jauregian, Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, buru duen Karlismoari buruzko Museo eta Dokumentazio Zentroaren Zientzia Batzorde Aholkularia. Nafarroako Gobernuak Museoa Lizarran egitea erabaki du.


Museo Karlistako Zientzia Batzorde Aholkularia

Ezkerrean, erdian, Corpas kontseilaria eta bere aurrean, zientzia batzordeko lau historialariak. ( irudia handitu )

Aipatu dugun kontseilariaz gainera, Batzordean honako pertsona hauek egongo dira: Kulturako zuzendari nagusia, Camino Paredes; Museoen Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Vallés; eta Jordi Canal, Juan Pablo Fusi, Angel García-Sanz, eta José Ramón Urquijo irakasleak. Batzordearen osaketa dela eta, Corpas kontseilariak 1997ko apirilaren 24tik eman diren pausuak gogorarazi ditu. Egun hartan, Parlamentuak Nafarroako Gobernua Karlismoaren Museoa egitera bultzatu zuen eta Gobernuak 1999an hura egitea erabaki zuen. 2000. urtean Gobernadorearen Jauregia xede horretarako utzi zuten eta ordudanik, birgaitze lanak egin eta eraikinaren alboko lursailak erosi dira. Corpas kontseilariaren arabera, orain arte 3.172.000 euro inbertitu dituzte.


Bestalde, kontseilariak adierazi duenez, Museoak badu jada Bilboko Museo Historiko Etnografikoan zegoen Alderdi Karlistaren ondarea. Ildo horretan, kontseilariak azpimarratu du Museoak ez dituela objektu batzuk bakarrik izango, posible den dokumentazio gehiena ere izango baitu, garai hartako ikerketarako erreferentzia bihurtuz. Gainera, urtero karlismoari buruzko nazio mailako eta nazioarteko mintegiak egingo dira.


Azkenik, kontseilariak Lizarran egingo den Karlismoaren Museoa 18 eta 24 hilabete arteko epean egongo dela zabalik esan du.


Kontseilariak hitz egin ostean, Juan Carlos Fusi Katedradunak Batzordean parte hartzeagatik, bere gogobetetzea eta gainontzeko zientzialariena adierazi du. Gainera, poztasuna adierazi du ezaugarri horiek dituen museoa Lizarran egingo delako, herri hori oinarrizkoa baita, bere esanetan, Karlismoaren historiarako osagai gizatiar eta materialak biltzeko. Ildo horretan, Batzordeak Museoaren gida historiko-literario bat ere osatuko duela eta ikuspuntu konparatibotik eta nazioarte mailan Karlismoari buruzko Nazioarteko Astea ospatzeko aukera aztertuko duela esan du.


Halaber, Angel García-Sanz jaunak esan duenez, Karlismoa bera eta Espainian jazotako beste fenomeno batzuekin izan duen erlazioa garrantzi handiko azterketa-gaiak izan daitezke eta ahal den iturri gehienak berreskuratzeko apustua egin du.


Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa