(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cordovillako Suhiltzaile Etxe Nagusiaren eraikuntza-lanak Obenasa enpresari esleitu zaizkio ostirala, 2006.eko abenduak 15

Lanen aurrekontua 10,4 milioi eurotakoa da eta burutzeko epea 19 hilabetetakoa


Parkearen kokapena

Parkearen kokapena.

Nafarroako Larrialdien Agentziako zuzendariak, David Sáinz Jiménezek, aste honetan sinatu du Cordovillako (Galar) suhiltzaile-etxe nagusiaren eraikuntza-lanak Obenasa enpresari esleituko dizkion ebazpena.


Esleipenak 10,4 milioi eurotako oinarrizko aurrekontua du eta eskaera hogeita bost eraikuntza-enpresek egin zuten. Kontratazio Mahaiak Obenasa enpresak aurkeztutako eskaintza aukeratu zuen berau baitzen, kontratazioan xedatu zen baremoaren arabera, onuragarriena, obrak egiteko epea 19 hilabetekoa aurreikusten baitzuten.


Kokapenaren planoa

Kokapenaren planoa.

Nafarroako suhiltzaile-etxe nagusiak heliportu iraunkor bat izango du eta Cordobillan garai batean zegoen Superser enpresaren orubean eraikiko da, Iruñeko hegoaldeko irteeran, Iruñerria Nafarroa osoarekin komunikatzen duen lotunean, hain zuzen.

Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa