(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren eta abokatuen elkargoen artean informazio-transakzioak internetez sustatzeko akordioa sinatu dute larunbata, 2006.eko abenduak 16

Ekitaldian Caballero kontseilaria, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko presidentea eta Iruña, Lizarra, Tafalla eta Tuterako abokatuen elkargoetako dekanoak izan dira


lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko presidentea, Carlos Carnicer Díez, eta Iruña, Lizarra, Tafalla eta Tuterako abokatuen elkargoetako dekanoak, Alfredo Irujo Andueza, Jorge Montero Antoñana, Javier Boneta Lapitz eta Luis Miguel Arribas Cerdán, hurrenez hurren, gaur goizean, epe mugagabea duen lankidetza-protokoloa sinatu dute. Hitzarmen horren xedea Nafarroako Justizia Administrazioaren eta eragile horien arteko informazio-transakzioak internet bidez egitea (sinadura digitalaren sistema erabiliz) sustatzea da.


Akordio horrek lehen aplikazio praktikoa izango du: Foru Komunitateko doako justizia zerbitzuaren kudeaketarako on-line sistema bat artikulatzea. Nafarroako Gobernuaren (Justizia Zuzendaritza Nagusia), Nafarroako Doako Laguntza Juridikorako Batzordearen eta Nafarroako abokatuen elkargoen arteko interkonexioak doako justiziaren espedienteak eta kasu horietan abokatuen jokabideen frogak eguneratzea ahalbideratuko du.


Halaber, hitzarmena orokorrean, zabaldu egingo da; horrela, Nafarroako Gobernuaren eta aipatu ditugun lau abokatu elkargoen artean internet bidez egingo den informazio eta dokumentuen trukaketari, lege-balioa eta protokoloa ezarriko zaizkio, beti ere, sinadura elektronikoari buruzko arautegiaren arabera.


Instituzio horien artean, elkarrekintza digitalaren ildotik aurrera egiteko, gaur sinatu den hitzarmenak, bi hilabeteko epean, Jarraipen Batzorde bat osatzea aurreikusten du. Batzordea Nafarroako Gobernuko bi ordezkarik, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko beste bik eta Nafarroako abokatuen elkargoetako bi ordezkarik osatuko dute. Gaur goizean sinatu duten protokoloaren arabera, Batzorde horrek gaian adituak eta aholkulariak diren pertsonekin lan-taldeak osatu ahal izango ditu, hitzarmena sinatu duten taldeek hala izendatzen badituzte.



Oharra: "Berriak" atalean (www.navarra.es) Nafarroako Jauregian, gaur, larunbata, sinatu den protokolo osoa dago.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa