(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ubidetik populazioak eta industriak hornitzeko Partzuergoaren Estatutuak onetsi dira astelehena, 2006.eko abenduak 18


Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du Nafarroako Ubidetik populazioak eta industriak hornitzeko Partzuergoaren Estatutuak onesteko. Indarrean dagoen araudiaren babesean, Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioak eta Iruñerriko Mankomunitateak erabiltzaileen partzuergoa osatzen dute Nafarroako Ubidetik populazioak hornitzeko.


Partzuergoaren komunitatea aipatu estatutuek zuzenduta egonen da eta toki entitate gehiago sartzen ahalko dira, beti ere populazioak eta industriak hornitzeko aprobetxamenduaren kontzesioaren espedientean sartutako udalerrietan ur-horniketaren eskumenak baldin badituzte.


Zehatz-mehatz, partzuergoaren figura hartuta eratzen den erakunde publikoa honelaxe deituko da: Nafarroako Ubidetik Populazioak Hornitzeko Erabiltzaileen Partzuergoa. Haren egoitza izanen da Zuzendaritza Kontseiluak erabakitzen duena, baina bilkurak egiten ahalko dira Partzuergoko kideak diren administrazioen beste lokaletan ere.  

Dokumentazioa:
Noticia completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa