(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Medicus Mundirentzat diru-laguntza onartu dute nazioarteko garapenerako lankidetza-proiektuak finantzatzeko astelehena, 2006.eko abenduak 18

Nafarroako Gobernuak Gizarte Ongizateko zuzendari nagusiari baimena eman dio Nafarroako Medicus Mundiri 2,1 milioi eurotako diru-laguntza emateko. Diru-laguntza aurtengo 2006ko nazioarteko garapenerako lankidetza-proiektuak finantzatzeko da.


Proiektuak bi motatakoak dira, nazioarteko osasun-lankidetza eta garapenerako hezkuntza. Nazioarteko osasun-lankidetzarako planaren barnean ondorengo proiektuak daude: Kongoko Errepublika Demokratikoan (Matete, Ngaba eta Kinshasako Kisenso hirietako osasun eremuak, eta Kinshasako hainbat osasun-barrutitarako Europako proiektuak), Malin (lehen zikloko erizainen eskolaren hirugarren fasea), Ugandan (Arua barrutiko landa-komunitateetan GIBa duten emakumeen eta beren familien bizi-baldintzak hobetu), eta Rwandan (Nemba ospitalea).


Gainera, nazioarteko osasun-lankidetzarako ondorengo proiektuei ere diru-laguntza emango zaie: Guatemalan (hiru barrutitan oinarrizko osasun-arreta), Nikaraguan (Muy Muy udalerriko 46 komunitateren bizi-kalitatea hobetzeko baldintzak garatu), Bolibian (El Torno osasun-eremuan oinarrizko osasun-arrtea, udal-garapenerako kontseiluen bidez udal-demokrazia parte hartzailea ondartu, Caripuyo udalerrian elikagai-segurtasuna, eta parte hartzearen inguruko hainbat proiektu), eta Perun (Chilca, Mala eta Omas arroetan parte hartze osasun-sistema osatu, Churcampan amen heriotza eta heriotza peritanalak gutxiagotu, Mara barrutirako osasun-proiektua, Antabambako lau barrutitan osasun-zerbitzuak, Cangallo probintziako hiru urte baino gutxiagoko haurren garapen biosikosoziala hobetu, Antabamba barrutiko komunitateentzat edateko ur-sistema zabaldu eta hobetu).


Garapenerako hezkuntza atalaren barnean, ondorengo bost proiektuak daude: "El sur" aldizkariaren argitalpena; Garapena, Nazioarteko Erlazioak, Osasuna eta Giza Eskubideetarako Lankidetzan espezializatua dagoen Dokumentazio Zentroa, Osasun Zentroetan dagoen "Osasuna eta giza-eskubideak" eskultura-erakusketa, Haur eta Lehen Hezkuntzarako "baloreetan esnatzeko txotxongiloak" proiektua; eta hainbat komunitate autonomotan egongo den "Milurtekoaren Autobusa", Hegoaldeko hainbat herrialderekin egunero ikus-entzunezko konexioak eginez eta Milurtekoaren Helburuei buruzko hainbat sentsibilizazio-jarduera eginez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa