(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko turismo bulegoen sarean izan dituzten bisitak %44,25 igo dira asteartea, 2006.eko abenduak 19

Nafarroako Gobernuko turismo bulegoen sareak 2006ko azaroan 27.867 bisitari izan ditu; 2005eko denboraldi berean 19.318 bisitari izan zituenez, igoera %44,25ekoa izan da.


Bisitarien jatorria aztertuz, nazio mailako turisten igoera, 2005eko azaroarekin alderatuz, %62,82koa izan da; 2005ean 15.607 bisita izatetik, 2006ko denboraldi berean, 25.412 bisita izatera pasa da.


Komunitate Autonomoak eta pasa den urteko denboraldi bera kontutan izanda, lehen postuan Euskal Herria dago 3.921 turistarekin, nazio mailako bisiten %15,43; ondoren, Madril dator 3.274 bisitarirekin, nazio mailako bisiten %12,88. Aurreneko bien atzetik Kataluniako bisitariak daude, 2.407 bisitarekin (%9,47), Aragoikoak 1.744 izan dira, nazio mailako %6,86, eta Gaztela eta Leondik etorri diren turistak 886 izan dira.


Nafarroako Gobernuko turismo bulegoetan izan diren atzerriko turistak kopuru osoaren %8,81 izan dira, eta, ohikoa den bezala, turista frantsesak (896) izan dira turismo bulegoak gehien bisitatu dituztenak, ondoren italiarrak (184) eta alemaniarrak (176). Horien atzetik, Erresuma Batuko eta Argentinako turistak daude.


Datuak bulegoen arabera aztertuz gero, 2006ko azaroan gehien bisitatu den bulegoa Tuterakoa izan da. Bertan 8.340 bisita izan dituzte, bisita guztien %29,93. Bigarren, Iruñeko bulegoa dago, 4.190 turistarekin (%15,04), ondoren Xabierko bulegoa 2.800 bisitarekin (%10,05), Olitekoa 2.643 bisitarirekin (%9,48), Orreagakoa 2.167 turistarekin, Lizarrakoa 1.836 bisitarekin eta Otsagabiakoa 1.790 bisitarirekin. Azpimarragarria da Tuterako bulegoan jaso diren bisiten igoera nabarmena, 2005eko azaroan 1.879 bisita izatetik, bisita kopuru osoaren %9,73, 2006ko azaroan 8.340 (%29,93) izatera pasa baita. Igoeraren arrazoiak Katedrala irekitzea eta 2007ko urtarrilaren 7 arte bisitatu daitekeen "Katedralaren ondarea" erakusketa izan dira.


Nafarroako Gobernuko turismo bulegoen sarea hamaika bulegoz dago osatua eta ondorengo herrietan kokatzen dira: Orreaga, Erronkari, Otsagabia, Bertiz, Lekunberri, Iruña, Zangoza, Xabier, Lizarra, Olite eta Tutera. Bulegoetako langileek Nafarroa osoko informazio turistikoa eta, zehazki, tokiko informazioa ematen diete bulegoetan, telefono bidez edo posta elektronikoaren bidez hala eskatzen duten turistei. Lan hori egin ahal izateko, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak prestatutako liburuxkak erabiltzen dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa