(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilaria izan da Bideko Amaren Ospitaleko ludotekari jostailuak emate-ekitaldiaren buru asteartea, 2006.eko abenduak 19

Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely, izan da gaur goizean Iruñeko Rotario Klubak Bideko Amaren Ospitaleko ludotekari emandako jostailuen emate-ekitaldiaren buru izan da. Ludoteka ospitalean dauden haurrentzat da.


Ekitaldian Eduardo Gil, Rotario Klubaren lehendakaria, eta María Teresa Gracia, Nafarroako Gurutze Gorriko lehendakariordea, izan dira. Nafarroako Gurutze Gorriak, gobernuz kanpoko erakundeak, Ludoteka zaindu eta kudeatzen du.


Dohaintza enpresa edo erakunde pribatuek ludotekari eman dioten lehena da eta hainbat adinetako haurrentzako jostailu sorta da (panpinak, puzzleak, mahai-jokoak, etab,.) eta geletara eramateko orga bat.


Ludotekak hamabost urte


Bideko Amaren Ospitaleko ludoteka duela hamabost urte ireki zuten, haurrak ospitalean dauden bitartean beren egonaldia eramangarriagoa egiteko asmoz, kontuan hartuz, gainera, jolasak haurtzaroan duen garrantzia.


Zerbitzua astelehenetik ostiralera 17etatik 20etara dago irekia eta bertako langileak beren borondatez egiten dute lan.


Ludotekak jolasak eta eskulanak eskaintzeaz gainera, bertan irakurtzeko edo mugitu ezin diren haurrentzat ospitaleko geletan irakurtzeko liburuak ere baditu.


Zerbitzuaren arduradunek diotenez, gehien eskatzen dituzten jolasak klasikoak dira: partxisa, artzain-jokoa edo hiru marran edo kartak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa