(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Tutera, katedral baten ondarea" erakusketa urtarrilaren 21 arte luzatuko da asteazkena, 2006.eko abenduak 20

Nafarroako Gobernuak eta Tuterako Katedraleko Kabildoak "Tutera, katedral baten ondarea" erakusketa bi astez luzatzea erabaki dute. Eskaera tokiko ostalaritza enpresaburuek eta Tuterako Udalak egin dute, jendetzaren harrera ikusita.


Abenduko zubien ondoren, erakusketa 54.200 pertsonek bisitatu dute, eta eguberrietan bisiten kopurua igoko dela aurreikusten dute. Turisten jatorria aintzat hartuz, nafarrak dira gehien bisitatzen dutenak, ondoren euskaldunak, madrildarrak, kataluniarrak eta aragoarrak.


Beraz, erakusketa 2007ko urtarrilaren 21 arte, datorren iganderarte, egongo da irekia.


"Tutera, katedral baten ondarea" erakusketa bederatzi atal desberdinetan banatzen da: "Arkitektura historiaren ondare gisa", "Iraganaren berraurkikuntza", "Espiritu Santuaren Kapera. Coelum in terris. Ikus-entzunezko proiekzioa", "Erdi Aroko ondarea", "Irudiaren boterea", "Arteen promozioa Tuterako Katedralean", "Sakristia Nagusia. Memoria eta irudikari kolektiboa berreskuratzea irudien bidez", "Promotore bat eta artista bat: Camargo deana eta Berdusánen pintzel ausarta" eta "Hic est chorus".


Erakusketak entzuteko gida zerbitzua, asteburuetan antzerki-formako bisitak eta aurretik hitzartutako bisita gidatuak ditu. Entzuteko gidekin diren bisita libreak katedralaren barneko ibilbide batean zehar egiten dira, eta bertan, ondasun aipagarrienak ikus daitezke egoki argiztatuta; ondasunen artean, erretaulak, mihiseak, burdin sareak, ispiluak, koruko aulkiak, igeltsutegiak eta horma-pinturak ikus daitezke. Asteburuetan, Katedralarekin zerikusia izan duten pertsonaia garrantzitsuz jantzitako gidek antzerki-formako bisitak eskaintzen dituzte. Erreserbak telefonoz egin daitezke zenbaki honetan: 660151020. Bestalde, www.tudelaellegadodeunacatedral.com web orrian, erakusketari buruzko informazioa aurki dezakezu.


Erakusketa asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, egongo da zabalik. Igande eta festa egunetan 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa