(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako polizia kidegoek Nafarroako Gobernuaren datu-baseak eta irrati-telefonia sistema aurreratua pixkanaka partekatuko dute osteguna, 2006.eko abenduak 21

Neurriaren berri Caballero kontseilariak Nafarroako Udaltzaingoen azken Koordinazio Batzarrean eman zuen


Caballero kontseilaria lankidetza-proposamenaren aurkezpenean

Caballero kontseilaria Nafarroako tokiko erakundeei egindako polizia kidegoen lankidetza-proposamenaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Foru Komunitateko udaltzaingoei, beren datu-base polizialak eta, gaur egun, Nafarroako Larrialdietako Agentziak eta Foruzaingoak partekatzen duten irrati-telefonia sistema aurreratua erabili ahal izatea bultzatu behar du.


Honela aurreratu zion Javier Caballero kontseilariak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariari, Jerónimo Gómez Ortigosari, eta Nafarroako udal-ordezkariei eta udaltzaingoko kidego guztien buruei, Udaltzaingoen Koordinazio Batzordeak egin zuen azken bileran.


Halaber, Barne kontseilariak esan zuen Nafarroako Gobernuak diru-laguntza deialdia egingo duela; diru-laguntzak udaltzaingoak bateratasun teknologikora eta Nafarroako polizia kidegoen arteko koordinaziora egokitzeko beharrezkoak dituen udalerriei inbertsio teknologikoaren gastuei aurre egiten laguntzeko dira.


Mailakako bateratasun teknologikoa


Nafarroako Gobernuaren proposamenak bereak diren baliabide materialen eta Foru Komunitateko udaltzaingoen arteko integraziorako mailakako sistema sortu du.


Lan-egutegi bat egingo da polizia kidego bakoitzaren ezaugarrien arabera. Helburua udalerriak datu-base polizialen kudeaketan integratzea da eta kasu guztietan, hiru fasetan banatuko da:


- lehen fasea (udaltzaingo gehienekin indarrean dagoena jada): beren beharren arabera (datu pertsonalen kontsulta, matrikulak,...), Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentroarekin kontaktatzen da eta informazioa eskatzen da, gehienetan ahoz izango dena. Aginte eta Koordinazio Zentroan dauden kideek informazio hori ahal bezain lasterren ematen dute erabilitako bide berberetik.


- bigarren fasea: sarbide zuzena, udaltzaingo bakoitzaren egoitzetan jarritako terminal informatikoen bidez, Foruzaingoaren datu-baseetara, hasiera batean Seinalamendu Nazionalen Datu Basera (BDSN) eta Schengen informazio Sistemara.


- hirugarren fasea: Foruzaingoak berak osatzen duen Polizia Informazioaren Sistemara (SIP) sarbidea onartuko da. Sistema horrek, aipatu ditugun datu-baseak izateaz gainera, Foruzaingoak berak osatutako informazioa ere badu. Mailakako prozesuan, udaltzaingoek ez dute datuak kontsultatzeko aukera bakarrik izango, baita beren informazioa sistemari emateko aukera ere eta lan-tresnak ez dira udaltzaingoetako bulegoetan egongo diren ordenagailu mugiezinetara bakarrik mugatuko, baizik eta patruilek sistemarekin batera lan egin ahal izango dute sistema informatiko mugikorrekin, adibidez, PDA gailuarekin.


Kasu guztietan, Nafarroako Gobernua Polizia Informazioaren Sistemaren erabilpen eta kalitate-kontrola zaintzeaz arduratuko da.


Udaltzaingoek Nafarroako Gobernuaren irrati-telefonia sistema aurreratua erabiltzeari dagokionez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren proposamenak lana aurrera eramateko ere hiru pausu aurreikusten ditu. Proposamena teknikoki udaltzaingoentzat oso onuragarria da eta hasieran, ekipamenduan egin beharreko inbertsioa bada ere, zalantzarik gabeko balio estrategikoa du, komunikazioen bateratasuna ahalbidetzen baitu.


Alde batetik, Barne Departamentuak polizia bakoitzari eremu irrati-telefoniko propioa emango lioke ohiko zerbitzurako. Bigarren pausuan, udaltzaingoek bigarren irrati-telefonia taldea jasoko lukete, gainontzeko udaltzaingoekin eta Foruzaingoarekin partekatua, hainbat polizia kidegoren arteko zerbitzu lanak egiteko. Bi fase horietan, udaltzaingoek behar luketen aldi guztietan, zuzenean, Larrialdietako Koordinazio Zentroarekin, Sos Nafarroa 112, kontaktatu ahal izango lukete. Eta hirugarrenez, sistema aurreratuaren barnean, hala nahiko luketen udalerriek beren ibilgailu-flotak sare horrekin konektatu ahal izango lukete, GPSez patruila eta polizia-mobilizazio bakoitza kontrolatuz.


Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua eta tokiko erakundeak hitzarmen baten erredakzioa bukatzen ari dira. Hitzarmenak, bi gai horietan izango den lankidetza-proiektua jasoko du datozen asteetan sinatu ahal izateko eta, honela, Javier Caballero kontseilariak berak udalei jakinarazi dien proposamenari argi berdea emateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa